sábado, 21 de diciembre de 2019

URTE BERRIARI BEGIRA EKINTZAK!!!

Urtea ondo hasteko ekintza desberdinak antolatu ditugu urtarrila hasieran:

- Urtarrilak 2: osteguna: MASTERCHEF TAILERRA

- Urtarrila 3: COSTA JUMP-ERA IRTEERA

Anima zaitezte!!!



miércoles, 18 de diciembre de 2019

jueves, 5 de diciembre de 2019

GABONETAKO OPARI TAILERRAK!!!

Bi astetan zehar tailer desberinak egingo ditugu Gazte Lokalean: 

- Abenduaren 11 eta 12an: HAMA BEADS-ekin diseinu desberdinak eta PULTSERAK.


- Abenduak 18 - 19 eta 20ean: POLTSAK KUSTOMIZATUKO ditugu.






ANDOAINGO GAZTE BERRIAK ALDIZKARIA!!!
Hona hemen, Gazte Lokalak Gazte Informazio bulegoarekin elkarlanean egiten dugun aldizkariaren ABENDUKO alea!!!






viernes, 15 de noviembre de 2019

GAZTE ASTEKO KARTEL ETA GOMENDATZEN DIZUT... LEHIAKETEN IRABAZLEAK

GAZTE ASTEKO KARTEL LEHIAKETA:

10 - 12 URTE:
- 1. SARIA: AROA PULPÓN
- 2. SARIA: OLIBIA MONTEJO 

13- 15 URTE:
- 1. SARIA: ASIER PEÑALVO
- 2. SARIA: UNAI MARQUEZ


GOMENDATZEN DIZUT... LEHIAKETA:

- MALEN ARIZTIMUÑO

Zorionak guztiei!!!

Gogoratu sari banaketa gaur arratsaldean izango dela 17:30ean Gazte Lokalean.


sábado, 9 de noviembre de 2019

GAZTE LOKALAREN 19. URTEMUGA!!!

Gazte Lokala ireki zenetik 19 urte pasa dira dagoeneko. Hau ospatzeko ekintza desberdinak antolatu ditugu: 

- Azaroak 15, ostirala: SARI BANAKETAK eta ondoren TXAPA TAILERRA

- Azaroak 16, larunbata: Txuri Urdin IZOTZ JAUREGIRA irteera

- Azaroak, 17, igandea: URTEMUGA ASKARIA

Anima zaitez oso ondo pasako duzu eta!!!


lunes, 4 de noviembre de 2019

sábado, 2 de noviembre de 2019

2019 GAZTE ASTEKO KARTEL LEHIAKETA

Azaroaren 8an amaituko da lanak aurkezteko epea. Anima zaitez!!!



ANTZERKI JOKOA: HAIEN ZAPATETAN

Azaroaren 6ean, asteazkena, 11:30ean, Leitzaran Institutoko DBH4ko ikasleak etorriko dira Gazte Lokalera antzerki honetan parte hartzera.

Bertan, Emakume Palestinarrek bizitzen dituzten egoerak ezagutzeko aukera izango dute.


miércoles, 23 de octubre de 2019

HALLOWEEN GAZTE LOKALEAN!!!

Gaurtik hasita ekintza desberdinak egingo ditugu Gazte Lokalean:

- Gazte Lokala dekoratzeko tailerra
- Halloween-eko gailetak
- Pelikula emanaldia

Anima zaitez!!!




viernes, 11 de octubre de 2019

GOMENDATZEN DIZUT... LEHIAKETA

     Gazte Informazio Bulegotik “GOMENDATZEN DIZUT…” lehiaketa antolatu dugu 12 – 18 urte bitarteko gazteentzat.

Irteera bat egiten duzutenean edo oporretara joaten zareteneanean, lekuei buruzko informazio interesgarri askorekin etortzen zarete, informazio hau gurekin konpartitzea nahiko genuke gomendio moduan. 

Gomendatzeko bi arrazoi idatzi eta argazki bat itsatsi beharko duzue. Gomendioak aurkezteko epea urriaren 25ean amaituko da.

 Gomendio guztien artean zozketa bat egingo da azaroaren 8an eta Gomendioen esposaketa azaroan zehar egingo da Gazte Lokalean.

 Saria Andoaingo denda desberdinetan erosketak egiteko 70 euroko bonoa izango da.

Gomendioak Gazte Informazio Bulegoan entregatu (Pio Baroja kalea 1, behea) edo posta elektronikoz (gazteinformazioa@andoain.eus) bidali behar dira.




sábado, 5 de octubre de 2019

URRIKO GAZTE EKINTZEN ESKUORRIA!!!

Hilero Andoaingo eragileak ekintza ugari antolatzen ditugu. Horregatik, herrian antolatzen diren gazte ekintzen eskuorria osatzen dugu Gazte Informazio Bulegotik. Hona hemen URRIKO eskuorria




miércoles, 2 de octubre de 2019

ANDOAINGO GAZTE BERRIAK ALDIZKARIA!!!

Hona hemen, Gazte Lokalak Gazte Informazio Bulegoarekin elkarlanean egiten dugun aldizkariaren URRIKO alea!!!






SENDAVIVARA IRTEERA!!!

Eguna: urriak 26, larunbata

Matrikula: 20 euro

Izena emateko azken eguna: urriak 20, igandea

Anima zaitez!!!



jueves, 5 de septiembre de 2019

GAZTE LOKALA ETA GAZTE INFORMAZIO BULEGOA BERRIRO ZABALIK!!!


Oporrak bukatu dira eta irailaren 6an, ostirala, irekiko ditugu berriro gure ateak. Gure ordutegia hau izango da:

GAZTE LOKALA:
  • Asteazkenetik igandera: 17:00 – 20:30

INFORMATIKA GELA:
  • Asteazkenetik ostiralera: 11:00 – 13:00 / 17:00 – 20:30
  • Larunbata: 11:00 – 13:00

GAZTE INFORMAZIO BULEGOA:
  • Asteazkenetik ostiralera: 11:00 – 13:00 / 17:00 – 20:00
  • Larunbata: 11:00 – 13:00

viernes, 12 de julio de 2019

ZINEMA KALEAN

Gogoratu hurrengo astean, uztailaren 19an, CAMPEONES filmaren emanaldia egongo dela Goikoplazan 22:00etan.

Animatu!!!


sábado, 15 de junio de 2019

UDA GAZTEA

Zatoz Gazte Lokalera eta eman ezazu izena ekaina bukaera eta uztailerako antolatu ditugun ekintzetan!!!



Hona hemen lehenengo bi astetako aurrerapena!!!





Ekainaren 25etik aurrera Gazte Lokaleko eta Gazte Informazio Bulegoko ordutegia hau izango da: asteartetik ostiralera 10:00etarik 13:00etara.

viernes, 31 de mayo de 2019

ANDOAINGO GAZTE BERRIAK ALDIZKARIA!!!

Hona hemen, Gazte Lokalak Gazte Informazio Bulegoarekin elkarlanean egiten dugun aldizkariaren EKAINEKO alea!!!






EKAINEKO GAZTE EKINTZEN ESKUORRIA!!!

Hilero Andoaingo eragileak ekintza ugari antolatzen ditugu. Horregatik, herrian antolatzen diren gazte ekintzen eskuorria osatzen dugu Gazte Informazio Bulegotik. Hona hemen EKAINEKO eskuorria!




sábado, 11 de mayo de 2019

jueves, 2 de mayo de 2019

ANDOAINGO GAZTE EKINTZEN MAIATZEKO ESKUORRIA!!!

Hilero Andoaingo eragileak ekintza ugari antolatzen ditugu. Horregatik, herrian antolatzen diren gazte ekintzen eskuorria osatzen dugu Gazte Informazio Bulegotik. Hona hemen MAIATZEKO eskuorria!





MAIATZEKO EKINTZAK GAZTE LOKALEAN!!!

Maiatzerako ekintza ugari antolatu ditugu:

- Maiatzak 10, ostirala: FRUTAZ EGINIKO EDARIAK.

- Maiatzak 17, ostirala: PING PONG TXAPELKETA.

- Maiatzak 23, ostirala: MR POTATO EGITEKO TAILERRA.

Anima zaitezte!!!





sábado, 6 de abril de 2019

ASTE SANTUKO EKINTZAK

Apirilaren 23tik 28ra ekintza desberdinak antolatu ditugu:

- Film emanaldia
- Wii eta Play pantaila erraldoian
- Sukaldaritza tailerra
- Kamixetak eta motxilak kustomizatzeko tailerra
- Zaragozako atrakzio parkera irteera
- Askaria

Anima zaitezte!!!



GAZTE INFORMAZIOAREN EUROPAR EGUNA

Apirilaren 17an  GAZTE INFORMAZIOAREN EUROPAR EGUNA ospatzen da. Horregatik, ekintza berezi bat antolatzea pentsatu dugu:

TXAPA TAILERRA: adierazi ezazu zuretzat zer den gazte informazioa txapa batean!!!

- Eguna: APIRILAK 11, osteguna
- Ordua: 18:00
- Lekua: Gazte Lokala

Anima zaitez!!!


miércoles, 3 de abril de 2019

miércoles, 13 de marzo de 2019

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN UDALEKUAK ETA GAZTE OPORRALDIAK!!!




Adin tartea: 7-13 edo 14-17 urte

Izen ematea:
  • ANDOAINGO GAZTE INFORMAZIO BULEGOA: Anbrosia Olabide Gizarte Zerbitzuetako Egoitza. Pio Baroja kalea 1 behea
  • FORU ALDUNDIKO BULEGOETAN

Epea: martxoaren 13tik 25era

Infomazio gehiago:
- Telefono zenbakiak: 682025485 edo 943593911,
- E-maila: gazteinformazioa@andoain.eus