viernes, 11 de diciembre de 2015

GAZTE ASTEA 2015, IZENEMATEA

Aurtengoan ere Gazte Lokalak, kale hezitzaileekin batera, ekintza desberdinak antolatu ditu Gabonetako oporretarako: kirol ekintzak (saskibaloia, pilota...), tailer desberdinak (postre tailerra, antzerki tailerra...) olinpiadak eta txapelketak (ping-pong, futbolina, kartak...).

Izena emateko epea: abenduak 17, osteguna

Hona HEMEN egitaraua!!! 




TRATU ON EKIMENA!

Andoaingo Kale Hezitzaileak eta Gazte Lokalak elkarlanean eta Andoaingo Udalaren laguntzarekin, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNEAN antolaturiko jaiaren ERREPORTAIA ikusteko aukera izango duzu Andoaingo Zine eta Bideo Eskolaren eskutik. 





ABENDUAK 1, HIESAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Gazte Informazio Bulegoak HIESari buruzko informazio kanpaina bat burutuko du, kartelak banatuko direlarik ikastetxeetan eta herrian zehar.

Honetaz gain, abenduaren 1etik 11ra HIESari buruzko informazio gune bat egongo da Gazte Informazio Bulegoan eta lazo gorriak banatuko dira. 



TRATU ON EKIMENA

Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna denez, Gazte Lokaleko eta Kale Heziketa
programako arduradunek elkarlanean azaroan zehar hainbat ekintza antolatu dituzte, sexismoa prebenitzeko eta tratu
onak sustatzeko.

TRATU ON lelopean, azaroaren 26eanJAIALDI bat antolatu dute Zumea plazan, 17:30etan, ekintza ezberdinak burutuko direlarik (txarra egiten badu Gazte Lokalean):
- Selfie-lehiaketaren panela
- Photo-call morea.
- Txapa tailerraren gunea
- Globo moreen gunea
- Mosaiko erraldoia.
- Flash-mob.
- Batukada feminista.

AUTODEFENTSA IKASTAROA: azaroren 27an, ostirala, Gazte Lokalean, 19:00etan. Ismael Mateoren eskutik. 




sábado, 31 de octubre de 2015

GAZTE LOKALEKO 15. URTEMUGA

Gazte Lokala iriki zela 15 urte beteko dira azaroaren 17an. Horregatik, ekintza desberdinak antolatu dituzte:

- Azaroak 13, ostirala, TALO TAILERRA 17:30etan

- Azaroak 14, larunbata, TXURI URDINERA IRTEERA
- Azaroak 15, igandea, MERENDOLA 17:30etan



ZATOZ ANDOAINGO TXIRRINDULARI ESKOLA EZAGUTZERA!!!

Hitzaldia: Ander Amonarriz  eta Dani eta Alexey Fursenko txirrindularien eskutik. Xabi Perez zuzendaria ere bertan izango da.

Eguna: azaroak 5, osteguna

Ordua: 17:45

Lekua: Gazte Lokala 




HALLOWEEN 2015 GAZTE LOKALEAN

Honako ekintza hauek antolatu ditugu:

Urriak 31, larunbata:
- "LOS OTROS" BELDURREZKO FILMAREN PROIEKZIOA. 17:30etik aurrera.
- Ondoren, MERENDOLA




jueves, 8 de octubre de 2015

SENDA VIVARA IRTEERA

Antolatzailea: Gazte Lokala

Eguna: urriak 17, larunbata

Prezioa: 20 euro

Izena emateko epea: urriak 11, igandea
Informazio gehiago:
- Tfnoa: 943300746
- E-posta: andoain@gaztelokala.com




jueves, 16 de julio de 2015

ABANTAILAK LORTZEKO TXARTELAK!!!

MERKE BIDAIATU NAHI DUZU? Gazte Informazio Bulegoan tramitatzen diren txartel desberdinekin abantaila ugaritaz gozatzeko aukera izango duzu!

Hona hemen txartelen zerrenda:
-Nazioarteko Ikasle Txartela (ISIC).
-Irakasleen Nazioarteko Nortasun Txartela (ITIS).
-Nazioartekoa Gazte Txartela (GO-25).
-Aterpekide Txartela.
Zalantzaren bat edukiz gero telefono honetara deitu:
943 59 39 11 edo idatzi gibandoain@gaztelokala.com.

Hona HEMEN txartelen informazio gehiago!!! 




miércoles, 3 de junio de 2015

UDAKO ZINEMA KALEAN


Bi filma ikusteko aukera izango duzu uztailean zehar 22:00etan:

X-MEN, DIAS DEL FUTURO PASADO:

Eguna: uztailak 8, asteazkena

Lekua: Kale Nagusia (txarra egiten badu Ondarreta Ikastetxean)






AITA ZONBIA NAIZ:

Eguna: uztailak 1, asteazkena

Lekua: Goiko plaza (txarra egiten badu Ondarreta Ikastetxean) 







SOINUAK MUSIKA ESKOLAKO KONBOA ETA AKORDEOI TALDEAREN KONTZERTUA

Eguna: ekainak 5, ostirala

Ordua: 19:00

Lekua: Gazte Lokala 





sábado, 11 de abril de 2015

FORU ALDUNDIKO GAZTE OPORRALDIAK. ANDOAINEN IZENA EMAN!

Adin tartea: 14 eta 17 urte artean

Epea: apirilaren 13tik 21era
Lekua: Gazte Informazio Bulegoa (Pio Baroja 1, behea)
Ordutegia:
- Asteazkenetik larunbatera: 11:00 - 13:00
- Asteazkenetik ostiralera: 17:00 - 20:00

Telefonoa: 943593911

Informazio gehiago HEMEN!




ASTE SANTUAK GAZTE LOKALEAN

Apirilaren 8tik 11ra programa berezia antolatu du Gazte Lokalak:
- Pelukeria tailerra
- Pizza tailerra
- Wii eta Play Station bideojolasak
- Paintball irteera (izena emateko azken eguna: martxoak 29)


Hona HEMEN informazio gehiago!



jueves, 5 de marzo de 2015

MARTXOAK 8, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA, GAZTE LOKALEAN

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, Gazte Informazio Bulegotik ekintza desberdinak antolatu ditugu:

- TXAPA TAILERRA: emakumearen berdintasunari buruzko irudiak, esaldiak... hartuaz txapak egingo ditugu martxoaren 6an arratsaldeko 17:30ean Gazte Lokalean.


- LEHIAKETA: bost froga desberdinez osaturik dago lehiaketa hau: arrakasta duten emakumeak identifikatu, lanbideak asmatu, tabu, galderak eta marrazketa. Lehiaketa hau martxoaren 13an burutuko da arratsaldeko 17:30ean.

- ERAKUSKETA: emakume ospatsuen erakusketa burutuko da martxoan zehar. Garrantzi handia emango zaie aurten, pausoz pauso ekitaldian omenduko diren Andoaingo emakumeei.



miércoles, 21 de enero de 2015

INAUTERIAK 2015 GAZTE LOKALEAN

Jadanik oso gutxi falta da INAUTERIAK iristeko!!! Aurten ere, urtero bezala, hainbat ekimenez disfrutatzeko aukera izango duzu Gazte Lokalean:

- Otsailaren 12an, Ostegun Gizenean, 17:30ean, BELDURRAREN ETXEA ikusteko aukera izango duzu. Gazte Lokaleko dinamizatzaileek, kale hezitzaile eta gazte kuadrila desberdinekin elkarlanean antolatzen dute ekintza hau. Gazte Lokala eta Gizarte Zerbitzuetako Egoitza inguru beldurgarri bihurtzen da. 10 urtetik gorako haur eta gazteei zuzendurik dago. Beldurra pasatzeko aukera paregabea!!!

- Otsailaren 13an, ostiralean, berriz, 17:30etatik aurrera, "IRABAZTEKO BAKARRA" gaitasun lehiaketa eta askari berezia egongo da kuadrila guztientzat Gazte Lokalean.  Hori bai, mozorrotuta etorri beharko zara noski!



MUGAZ MUSIKA TALDEAREN EMANALDIA + AFARI MERIENDA

Eguna: otsailak 6, ostirala

Ordua: 18:30

Lekua: Gazte Lokala

Mugaz taldea Udal Musika Eskolako 12-14 urte bitarteko gazteek osatzen dute.


GAZTE ASTEA 2014

Aurtengoan ere Gazte Lokalak, kale hezitzaileekin batera, ekintza desberdinak antolatu ditu Gabonetako oporretarako: kirol ekintzak (futbola, saskibaloia...), tailer desberdinak (postre tailerra, antzerki tailerra...) eta txapelketak (ping-pong, futbolina, kartak...).


Hona HEMEN egitaraua!!! Nahiz eta egitarauan ez agertu, abenduaren 29an postre tailerra dago 17:00etan.