domingo, 28 de junio de 2020

HURRENGO ASTEKO EKINTZAK!!!

Hauek dira hurrengo asterako antolatu ditugun ekintzak! 

Izena emateko bi modu daude:

- 682025485 zenbakira deitu edo idatziz
- gaztelokalaandoain@gmail.com helbidera idatziz

Animatu eta parte hartu!






miércoles, 24 de junio de 2020

GAZTE TXARTELAREN ABANTAILAK!

Museoak irikitzen hasi dira. Gazte Txartelarekin Euskadiko, Estatuko eta Europako museoez gozatu ahal izango duzu gutxiago ordainduz. Hona HEMEN abantailak! 


martes, 23 de junio de 2020

jueves, 18 de junio de 2020

LEITZARAN ESKUBALOI TALDEARI BURUZKO INFORMAZIO INTERESGARRIA!!!

2020-2021 denboraldian jokatu ahal izateko aurretiazko izen-emate prozesua martxan jarri dute, nahiz eta, pandemiaren egoera dela eta, ez den ziurra zein neurri hartuko diren.
Aurretiazko izen-emate prozesua ekainaren 15etik uztailaren 15era egin ahal izango da Leizaran eskubaloi taldearen webgunean: www.leizaraneskubaloia.com
Maila bakoitzeko adin tarteak honakoak izango dira:
  • Infantilak 2007-2008an jaiotakoak
  • Kadeteak 2005-2006an jaiotakoak
  • Jubenilak 2003-2004an jaiotakoak
  • Seniorrak 2002-eta lehenago jaiotakoak

sábado, 13 de junio de 2020

DIRULAGUNTZAK ETA MATERIALA

Gipuzkoako Foru Aldundiak udal eta toki-entitateei laguntza berezi bat eman nahi die, aurtengo aisia hezitzaileko jarduerak egin ahal izateko beharrezkoak diren babes-materialak lortzeko. Erakundeek material eskaera egiteko azken eguna: ekainak 17.
Informazio guztia HEMEN aurkituko duzu!!!
La Diputación Foral de Gipuzkoa quiere ofrecer un apoyo especial a los ayuntamientos y entidades locales para la obtención de los materiales de protección necesarios durante las actividades de ocio educativo de este año. Plazo para que las entidades soliciten material: 17 de junio.
¡Encontrarás más información AQUÍ!

viernes, 12 de junio de 2020

ZURE IRITZIA JAKIN NAHI DUGU!!!

Zer egin nahi duzu uztailean gurekin? Irteera desberdinak, bizikletan ibili... Animatu eta esaiguzu egin nahi duzuna kalean!

jueves, 11 de junio de 2020

KLAAP DANTZA ESKOLAREN OHARRAK!!!

Klaap Dantza Eskolak emanaldi desberdinak egiten ditu urtean zehar. Momentu honetan, nahiz eta udalekuak ez antolatu, dantza saioak antolatu dituzte eta hurrengo ikasturterako izena emateko epea zabaldu dute. Animatu eta izena eman!




miércoles, 10 de junio de 2020

BOZKATU SAN JUAN KARTELA AUKERATZEKO!!!

Sanjuanetako kartel lehiaketara aurkeztutako kartelak http://bastero.eus/ webgunean daude eta gaur eta bihar artean, ekainak 10 eta 11ean egingo dira bozkaketak. Herritar bakoitzak bozka bakarra eman dezake maila bakoitzeko.



martes, 9 de junio de 2020

ASTE HONETAKO EGITARAUA!

Hauek dira aste honetarako antolatu ditugun ekintzak. Animatu eta parte hartu!


Honetaz gain, aste honetatik aurrera gurekin  kalean elkartzeko aukera izango duzu ekintza desberdinak burutzeko. Animatzen bazara gurekin jarri harremanetan:
- Telefono zenbakia: 682025485
- E-maila: gaztelokalaandoain@gmail.com




UDAKO JARDUERAK 2020


👉 Gipuzkoangazte webguneak aisia hezitzaileko jarduerak COVID-19ak eragindako egoerara moldatuta antolatzeko atal berri bat argitaratu du bere webgunean, informazio baliagarriarekin.





lunes, 8 de junio de 2020

EUSKARAZKO AISIALDI BALIABIDE DIGITALAK

Euskara hutsezko aisialdirako baliabide digitalen bila? Gozatu Euskaraz webguneak pila bat bildu ditu! Jokuak, ipuinak, esperimentuak, eskulanak, webserieak...



ORDAINDU 25, EROSI 50

"Han edo hemen, erosi Andoainen" lemapean kanpaina berria jarri dute martxan Andoaingo komertzioa suspertzeko. Gaur jarriko dira bonoak salgai: 25 euro ordaindu eta 50 emango dituzu bonoetan.

Bono hauek Ondarreta kalea 6an, erosi behar dira ondorengo ordutegian: 10:00-13:00 | 16:00-18:00.


sábado, 6 de junio de 2020

LAN- ESKAINTZA ETA LAN POLTSA

Laskorain ikastolak IKT dinamizatzailea behar du (lanaldiaren %80) 20/21 ikasturterako. Eskakizun hauetako bat betetzea derrigorrezkoa da:
- Goi mailako heziketa zikloa: Sareko informatika-sistemen administrazioa.
- Informatika Ingeniaritzako Gradua.
- Gradu tekniko bat eta Informatika Ingeniaritza Masterra.

Heziketa bereziko laguntzaileen lan-poltsa osatuko da. Derrigorrezkoa izango da:
- Goi-mailako teknikaria Gizateratzean edo Haur Hezkuntzan.
- EGA.

Kurrikulumak e-mailez bidali behar dira laskorain@ikastola.eus helbidera ekainaren 10 baino lehen.

Informazio gehiago eta xehetasun guztiak ikastolako webgunean: www.laskorainikastola.eus





jueves, 4 de junio de 2020

EUSKADIKO GAZTE KONTSEILUKO ETXEBIZITZARI BURUZKO GALDETEGIA!

Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik (EGK) etxebizitzaren gaia jorratu nahi dute. Horregatik, etxebizitza lehen lerroan jartzeko galdetegia diseinatu dute. Gazteon egora ezagutu nahi dute, zein den duten informazioa, zein identifikatutako arazoak eta zein eskatzen diren neurriak. Datorren ekainaren 14a arte izango dute inkesta betetzeko epea irekita. 16 eta 30 urteko gazteen iritzia eta ekarpenak jaso nahi dituzte gazteon egoera azaleratzeko.

Hona HEMEN galdetegia!



miércoles, 3 de junio de 2020

lunes, 1 de junio de 2020

BURUNTZALDEA IGERIKETA KIROL TALDEAREN INFORMAZIO GARRANTZITSUA!!!



Kaixo lagun!
Oraingo denboraldia nola amaituko dugun ere jakitea baimentzen ez digun egoera honetan, jada datorren denboraldia antolatu beharrean gaude eta hori dela eta datorren denboraldiko informazioa elkarbanatzen dizuegu, 2020/2021 denboraldiko informazioa.
Datorren denboraldirako, moldaketa batzuk egin ditugu, gure ustez garrantzitsuak, batez ere lehen urteeko haurrei dagozkienak. Alde batetik kluberako sarbidea erreztea dute helburu eta bestetik, entrenamendu maila haundiagoa nahi duenak aukera izatea.
·         Alde batetik, 2012an eta 2011n jaiotako haurrek bi entrenamendu egun izango dituzte, 17:00etatik 18:00etara bitartean beti, baina egunak aukeran izango dituzte. Adin tarte honetako haurrek astelehenetik ostiralera bitartean edozein bi egun aukeratu ahal izango dituzte eta izen emate orriak bakoitzari bere lehentasunezko aukera eta bigarren aukera hautatzeko eskatuko die.
·         Gauza bera izango da 2010eko haurrentzat, baina hauek 3 egun izango dituzte aukeratu beharrekoak.
·         Bestetik, 2009ko haurrek eta 2008ko mutilek oinarrizko egunekin jarraituko dute (astelehena, asteazkena eta ostirala; 18:00-19:15) baina nahi duenak 4 edo 5 egunetara zabaldu ahal izango du bere entrenamendua, astearteetan, ostegunetan edo bietan 20:30etatik 21:30etara bitartean entrenatzeko aukera zabalduz.
Jarraian izen emate orrirako esteka uzten dizuegu:

🖊 https://labur.eus/andoain20-21

Informazio gehiago:
📞 696 506 632
📧 info@buruntzaldeaikt.eus

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------









Kaixo lagun!
A pesar de esta situación que todavía no nos permite ni siquiera saber como terminaremos la presente temporada, ya tenemos que planificar la próxima y es por eso que compartimos la información para la temporada 2020/2021.
Para la próxima temporada, hemos realizado algunos ajustes que consideramos importantes, especialmente para los niños y las niñas de primer año. Por un lado, tienen como objetivo facilitar el acceso al club y, por otro lado, dar la oportunidad a aquellos que desean un mayor nivel de entrenamiento.
·     Por un lado, los niños nacidos en 2012 y 2011 tendrán dos días de entrenamiento, siempre de 17:00 a 18:00, pero tendrán los días a elección. Los niños en este grupo de edad pueden elegir dos días de lunes a viernes y el formulario de inscripción les pedirá a cada uno que elija su primera y segunda opción. Será lo mismo para los niños y las niñas de 2010, pero este grupo tendrá 3 días para elegir.
·   Por otro lado, nacidos/as en 2009 y los chicos de 2008 continuarán con los días básicos (lunes, miércoles y viernes; 18: 00-19:15) pero quien quiera puede extender su entrenamiento a 4 o 5 días, los martes, jueves o ambos de 20:30 a 21:30.
A continuación, os dejamos el enlace al formulario de inscripción:

🖊 https://labur.eus/andoain20-21

+info:
📞 696 506 632
📧 info@buruntzaldeaikt.eus