jueves, 20 de abril de 2017

MAIATZERAKO ANTOLATU DITUGUN EKINTZEN EGITARAUA!!! KONTZERTUAK, TAILERRAK, IRTEERAK...

- UDAL MUSIKA ESKOLAKO KONBOEN KONTZERTUA GAZTE LOKALEAN. Kontzertu hau maiatzaren 5ean, ostirala, burutuko da 18:00etan. Anima zaitezte oso ondo pasako duzue eta!





- ZUMO ETA BATIDO TAILERRA. Janari osasuntsua erabiliaz zumo eta batido goxoak egingo ditugu maiatzaren 12an, ostirala, 18:00etan Gazte Lokalean.




- ORIENTAZIOA LEITZARAN BAILARAN. Maiatzaren 13an, mapa eta iparrorratz baten laguntzaz orientazio ibilbide bat burutu ahal izango duzu.Orientazioan lehen pausoak emateko jarduera izango da.



- SENDAVIVARA IRTEERA!!! Aurten ere SENDAVIVAra irteera antolatu dugu. Maiatzaren 20ean, larunbata, joango gara. Izena emateko azken eguna maiatzaren 17a izango da. Matrikula 20 eurokoa da. Anima zaitezte!!!



- MUSIKA SAIOA KALEAN ALAIKI TALDEAREN ESKUTIK. Maiatzaren 25ean, osteguna, 19:30ean Zumea plazan.



viernes, 3 de marzo de 2017

GAZTE INFORMAZIOAREN EUROPAR EGUNA

Gazte Informazioaren Europako eguna ospatzen denez, txapa tailer bat antolatu dugu Gazte Lokalean. Galdera honi erantzun behar diozu: zer da zuretzat gazte informazioa?. Anima zaitezte!!!







ASTE SANTUKO EKINTZAK GAZTE LOKALEAN

Aste Santurako ekintza hauek antolatu ditugu Gazte Lokalean:
- Apirilak 20: sukaldaritza beganoa. 17:00etan.
- Apirilak 21: Irrisarriland abentura parkera irteera.
- Apirilak 22: zinema irteera.
- Apirilak 23: merendola.







MARTXOAK 8, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Ekintza desberdinak antolatu ditugu Gazte Lokalean Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta:

- Martxoak 3, ostirala: Emakumeak eta Kimika tailerra

- Martxoak 8, asteazkena: Sukaldaritza kolonbiarra

- Martxoak 15, asteazkena: Dantza latino eta arabiarrak

Anima zaitezte eta parte hartu!!!





sábado, 18 de febrero de 2017

INAUTERIAK GAZTE LOKALEAN!!!

Gazte Lokalean INAUTERIETARAKO antolatu dugun egitaraua hauxe da:
 
- Otsailak 23, osteguna: BELDURRAREN ETXEA.17:30ean Anbrosia Olabide Gizarte Zerbitzuetako eraikinean eta Gazte Lokalean. Ekintza hau Gazte Lokaleko arduradunek kale hezitzaileekin elkarlanean antolatzen dute.
 

- Otsailak 24, ostirala: MOZORRO FESTA. 17:30ean Gazte Lokalean.


viernes, 16 de diciembre de 2016

ABENDUKO EKINTZAK

Gure aldetik hauek dira abenduan eta urtarrilean Gazte Lokalean antolatuko ditugun ekintzak:

- Abenduraren 14tik 16ra bitartean gabonetako oparien tailerra antolatu dugu, kamisetak kustomizatu eta argazkiak egurrera pasako ditugu. Animatu!




- Abenduaren 26tik 30era Gazte Astea antolatu dugu urtero bezala. 10-15 urte badituzu, animatu parte hartzera oso ondo pasako duzu eta!



- Urtarrilaren 3 eta 4ean 14-16 urte badituzu, antolatu ditugun ekintzetan parte hartzeko aukera izango duzu. Gazte Erronkan izena eman ezazu!



sábado, 19 de noviembre de 2016

TRATU ON EKIMENA

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen denez, azaroaren 24ean, osteguna, TRATU ON izeneko ekimena antolatu dugu Kale Hezitzaile eta Ludotekarekin elkarlanean:
- Tailerrak
- Autodefentsa ikastaroa
- Zumba ez sexista saioa
- Flash Mob
- Batukada Feminista
- ...

Eguraldi ona egiten badu Zumea plazan burutuko dira ekintzak. Txarra egiten badu, berriz, Gazte Lokalean. 

Animatu eta parte hartu!!!



miércoles, 2 de noviembre de 2016

GAZTE LOKALEKO URTEMUGA

Azaroaren 18tik 20ra Gazte Lokaleko urtemuga ospatu dugu eta horretarako ekintza desberdinak antolatu ditugu:

- Azaroak 18, ostirala: Gazte Asteko kartel eta "Gomendatzen dizut..." lehiaketen sari banaketa.

- Azaroak 19, larunbata: Txuri Urdin izotz jauregira irteera.

- Azaroak 20, igandea: merendola.

Anima zaitez!!!







BIZIKLETEN OINARRIZKO MEKANIKA TAILERRA

Gazte Informazio Bulegoak Andoaingo Txirrindulari Eskolarekin elkarlanean BIZIKLETEN OINARRIZKO MEKANIKA TAILERRA antolatu dugu azaroaren 3an, osteguna, arratsaldeko 17:30ean Gazte Lokalean.  Ander Amonarriz Txirrindulari Eskolako partaide gaztea eta bertako zuzendaria izango dira tailerra burutuko dutenak.