viernes, 11 de diciembre de 2015

TRATU ON EKIMENA

Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna denez, Gazte Lokaleko eta Kale Heziketa
programako arduradunek elkarlanean azaroan zehar hainbat ekintza antolatu dituzte, sexismoa prebenitzeko eta tratu
onak sustatzeko.

TRATU ON lelopean, azaroaren 26eanJAIALDI bat antolatu dute Zumea plazan, 17:30etan, ekintza ezberdinak burutuko direlarik (txarra egiten badu Gazte Lokalean):
- Selfie-lehiaketaren panela
- Photo-call morea.
- Txapa tailerraren gunea
- Globo moreen gunea
- Mosaiko erraldoia.
- Flash-mob.
- Batukada feminista.

AUTODEFENTSA IKASTAROA: azaroren 27an, ostirala, Gazte Lokalean, 19:00etan. Ismael Mateoren eskutik. 




No hay comentarios:

Publicar un comentario