sábado, 20 de octubre de 2018

"GOMENDATZEN DIZUT..." LEHIAKETA

     Gazte Informazio Bulegotik “GOMENDATZEN DIZUT…” lehiaketa antolatu dugu 12 – 18 urte bitarteko gazteentzat.

Irteera bat egiten duzutenean edo oporretara joaten zareteneanean, lekuei buruzko informazio interesgarri askorekin etortzen zarete, informazio hau gurekin konpartitzea nahiko genuke gomendio moduan. 

Gomendatzeko bi arrazoi idatzi eta argazki bat itsatsi beharko dute. Gomendioak aurkezteko epea urriaren 26ean amaituko da.

 Gomendio guztien artean zozketa bat egingo da azaroaren 9an eta Gomendioen esposaketa azaroan zehar egingo da Gazte Lokalean.

 Saria Andoaingo denda desberdinetan erosketak egiteko 60 euroko bonoa izango da.

Gomendioak Gazte Informazio Bulegoan entregatu (Pio Baroja kalea 1, behea) edo posta elektronikoz (gazteinformazioa@andoain.eus) bidali behar dira.





HALLOWEEN GAZTE LOKALEAN!!!

Urtero bezala Halloween ospatuko dugu Gazte Lokalean eta ekintza hauek burutuko ditugu:

- Urriaren 24tik 31ra: DEKORAZIO TAILERRA

- Azaroak 1: FILM EMANALDIA + PALOMITAK

Anima zaitezte!!!







No hay comentarios:

Publicar un comentario