martes, 6 de octubre de 2020

"GOMENDATZEN DIZUT..." LEHIAKETA

Aurtengo uda nahiko arraroa izan da Covid-19a dela eta baina plan desberdinak egiteko aukera izan duzuela pentsatzen dugu Gazte Informazio Bulegoan. Plan horiek ezagutu nahi ditugu! Nola bizi izan duzuen uda egoera berezi honetan jakin nahi dugu! Ibaira, igerilekura, hondartzara joan, herri desberdinak ezagutu, Andoainen edo beste leku batean ekintza desberdinak burutu, lagunekin, familiarekin...

Oinarriak

1. Sariketan Andoainen bizi edo ikasten duten 12-18 urte bitarteko gazteek parte har dezakete.

2. Banaka edo taldeka parte har daiteke (saria partaide guztien artean banatuko da).

3. Plan bat gomendatu eta zergatik den gustokoa azaldu behar da bi arrazoi emanez.

4. Argazki batekin lagunduta joan beharko luke gomendioak.

5. Gomendioa gazteinformazioa@andoain.eus helbidera bidali beharko da.

Epea: urriak 31

Saria: Andoaingo denda desberdinetan erosketak egiteko 70 euroko bonoa. Irabazlea zozketa bidez aukeratua izango da.

Animatu eta parte hartu!!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario