Ekainaren 13an odola emateko aukera berria izango duzu Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxean! Hitzordua goizean bertan eskatu behar da.
viernes, 9 de octubre de 2020
IV. BOOKTUBERBOOM LEHIAKETA
Eusko Jaurlaritzaren liburutegi zerbitzuak eta Galtzagorri Elkarteak, Booktuberboom lehiaketaren edizio berri bat antolatu dute gazteen artean ikus-entzunezkoen bidez irakurketa sustatzeko helburuarekin. 14-18 urte bitarteko gazteei zuzendurik dago. Hau egin behar dute: aurkitu gustukoa den liburu bat eta irakurri; bideo labur baten bidez liburu hori gomendatu eta youtuben zintzilikatu.
Hona HEMEN informazio gehiago!
jueves, 8 de octubre de 2020
ANDOAINGO GAZTE BERRIAK ALDIZKARIA!
Hona hemen, Gazte Lokalak Gazte Informazio Bulegoarekin elkarlanean egiten dugun aldizkariaren URRIKO alea!!!
LIBURUTEGIA BERRIRO IRIKI DUTE!
Andoaingo liburutegiko zerbitzu guztiak martxan jarri dira, hitzordurik gabe, aforo mugatuarekin eta neurri higienikoak errespetatuz. Animatu eta aukeratu gustukoen duzun liburua!
martes, 6 de octubre de 2020
"GOMENDATZEN DIZUT..." LEHIAKETA
Aurtengo uda nahiko arraroa izan da Covid-19a dela eta baina plan desberdinak egiteko aukera izan duzuela pentsatzen dugu Gazte Informazio Bulegoan. Plan horiek ezagutu nahi ditugu! Nola bizi izan duzuen uda egoera berezi honetan jakin nahi dugu! Ibaira, igerilekura, hondartzara joan, herri desberdinak ezagutu, Andoainen edo beste leku batean ekintza desberdinak burutu, lagunekin, familiarekin...
Oinarriak
1. Sariketan Andoainen bizi edo ikasten duten 12-18 urte bitarteko gazteek parte har dezakete.
2. Banaka edo taldeka parte har daiteke (saria partaide guztien artean banatuko da).
3. Plan bat gomendatu eta zergatik den gustokoa azaldu behar da bi arrazoi emanez.
4. Argazki batekin lagunduta joan beharko luke gomendioak.
5. Gomendioa gazteinformazioa@andoain.eus helbidera bidali beharko da.
Epea: urriak 31
Saria: Andoaingo denda desberdinetan erosketak egiteko 70 euroko bonoa. Irabazlea zozketa bidez aukeratua izango da.
Animatu eta parte hartu!!!
viernes, 2 de octubre de 2020
jueves, 1 de octubre de 2020
ZUMEATARRA ELKARTEKO ATLETISMO SAILAREN BILERA
Nori zuzenduta: gaztetxoen gurasoei
Eguna: urriak 2, ostirala
Ordua: 18:00
Lekua: Arrate frontoiko bilera gela
Gaztetxoekin duten kirol jarduera berrarazi nahi dute. Bilera honetan gai desberdinak landuko dira: ordutegiak, taldeak, covid protokoloa...











