jueves, 4 de febrero de 2016

INAUTERIAK 2016 GAZTE LOKALEAN

Jadanik oso gutxi falta da INAUTERIAK iristeko!!! Aurten ere, urtero bezala, hainbat ekimenez disfrutatzeko aukera izango duzu Gazte Lokalean:

- Otsailaren 4ean, Ostegun Gizenean, 17:30ean, BELDURRAREN ETXEA ikusteko aukera izango duzu. Gazte Lokaleko dinamizatzaileek, kale hezitzaile eta gazte kuadrila desberdinekin elkarlanean antolatzen dute ekintza hau. Gazte Lokala eta Gizarte Zerbitzuetako Egoitza inguru beldurgarri bihurtzen da. 10 urtetik gorako haur eta gazteei zuzendurik dago. Beldurra pasatzeko aukera paregabea!!!

- Otsailaren 5ean, ostiralean, berriz, 17:30etatik aurrera, "PARTY LEHIAKETA" eta askari berezia egongo da kuadrila guztientzat Gazte Lokalean. Hori bai, mozorrotuta etorri beharko zara noski!





viernes, 11 de diciembre de 2015

GAZTE ASTEA 2015, IZENEMATEA

Aurtengoan ere Gazte Lokalak, kale hezitzaileekin batera, ekintza desberdinak antolatu ditu Gabonetako oporretarako: kirol ekintzak (saskibaloia, pilota...), tailer desberdinak (postre tailerra, antzerki tailerra...) olinpiadak eta txapelketak (ping-pong, futbolina, kartak...).

Izena emateko epea: abenduak 17, osteguna

Hona HEMEN egitaraua!!! 




TRATU ON EKIMENA!

Andoaingo Kale Hezitzaileak eta Gazte Lokalak elkarlanean eta Andoaingo Udalaren laguntzarekin, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNEAN antolaturiko jaiaren ERREPORTAIA ikusteko aukera izango duzu Andoaingo Zine eta Bideo Eskolaren eskutik. 





ABENDUAK 1, HIESAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Gazte Informazio Bulegoak HIESari buruzko informazio kanpaina bat burutuko du, kartelak banatuko direlarik ikastetxeetan eta herrian zehar.

Honetaz gain, abenduaren 1etik 11ra HIESari buruzko informazio gune bat egongo da Gazte Informazio Bulegoan eta lazo gorriak banatuko dira. 



TRATU ON EKIMENA

Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna denez, Gazte Lokaleko eta Kale Heziketa
programako arduradunek elkarlanean azaroan zehar hainbat ekintza antolatu dituzte, sexismoa prebenitzeko eta tratu
onak sustatzeko.

TRATU ON lelopean, azaroaren 26ean, JAIALDI bat antolatu dute Zumea plazan, 17:30etan, ekintza ezberdinak burutuko direlarik (txarra egiten badu Gazte Lokalean):
- Selfie-lehiaketaren panela
- Photo-call morea.
- Txapa tailerraren gunea
- Globo moreen gunea
- Mosaiko erraldoia.
- Flash-mob.
- Batukada feminista.

AUTODEFENTSA IKASTAROA: azaroren 27an, ostirala, Gazte Lokalean, 19:00etan. Ismael Mateoren eskutik. 




sábado, 31 de octubre de 2015

GAZTE LOKALEKO 15. URTEMUGA

Gazte Lokala iriki zela 15 urte beteko dira azaroaren 17an. Horregatik, ekintza desberdinak antolatu dituzte:

- Azaroak 13, ostirala, TALO TAILERRA 17:30etan

- Azaroak 14, larunbata, TXURI URDINERA IRTEERA
- Azaroak 15, igandea, MERENDOLA 17:30etan



ZATOZ ANDOAINGO TXIRRINDULARI ESKOLA EZAGUTZERA!!!

Hitzaldia: Ander Amonarriz  eta Dani eta Alexey Fursenko txirrindularien eskutik. Xabi Perez zuzendaria ere bertan izango da.

Eguna: azaroak 5, osteguna

Ordua: 17:45

Lekua: Gazte Lokala