miércoles, 15 de septiembre de 2021

IRAILEKO EKINTZAK GAZTE LOKALEAN!!!

Ekintza desberdinak antolatu ditugu irailerako:

- Irailak 18: Laser Tag egiteko irteera

- Irailak 24: kustomizazio tailerra

- Irailak 25: "GAZTE" kaleko antzerki dantza ikuskizuna

- Irailak 30: napolitana tailerra

Izena emateko bi aukera dituzu:

- 682025485 telefono zenbakian
- gaztelokala@andoain.eus helbidean

Animatu eta parte hartu!



miércoles, 8 de septiembre de 2021

LORTU "GRISES" ETA "BULEGO" TALDEEN KONTZERTUETARA JOATEKO SARRERAK!!!

Kontzertu bakoitzerako 3 sarrera bikoitz zozketatuko ditugu Gazte Lokalean! 12-17 urte badituzu eman ezazu izena! Bi modutara egin dezakezu: 682025485 telefono zenbakian edo gaztelokala@andoain.eus posta elektronikora idatziz. Zozketa irailaren 10ean burutuko da.

Animatu eta parte hartu! Zorte on!



GOGORATU GAZTE LOKALA GAUR IREKITZEN DUGULA!

Gaur arratsaldeko 5etan irekiko dugu Gazte Lokala!!! Asteazkenetik igandera arratsaldeko 5etatik 8:30era egongo da irekita. 12-17 urte artean badituzu zatoz disfrutatzera!



viernes, 30 de julio de 2021

GAZTE INFORMAZIO BULEGOAREN ITXIERA!

Bakartxo Portuburu naiz Andoaingo Gazte Informazio Bulegoaren arduraduna. Udalak Bulegoa betirako istea erabaki du. Plazer bat izan da urte guzti hauetan, zuentzat, andoaindar gazteentzat lan egitea.





viernes, 23 de julio de 2021

GAZTE INFORMAZIO BULEGOAREN ASTEROKO BULETINA!

Hona hemen aste honi dagokion buletina. Hurrengo astean Andoainen burutuko diren ekintzen egitarau bat da. Informazio hau erabilgarria izango zaizuela espero dugu!



miércoles, 21 de julio de 2021

ABANTAILAK LORTZEKO TXARTELAK!!!

Gazte Informazio Bulegoan abantailak lortzeko txartel hauek tramitatzen ditugu:

- Nazioarteko Ikasle Txartela

- Nazioarteko Irakasle Txartela

- Nazioarteko Gazte Txartela

- Aterpekide Txartela

Informazio gehiago nahi baduzu pasa zaitez bulegotik, 943593911 telefono zenbakira deitu edo gazteinformazioa@andoain.eus helbidera idatzi!


viernes, 16 de julio de 2021

GAZTE INFORMAZIO BULEGOAREN ASTEROKO BULETINA!

Hona hemen aste honi dagokion buletina. Hurrengo astean Andoainen burutuko diren ekintzen egitarau bat da. Informazio hau erabilgarria izango zaizuela espero dugu!