Hona hemen, Gazte Lokalak Gazte Informazio Bulegoarekin elkarlanean egiten dugu aldizkariaren OTSAILEKO alea!!!
domingo, 31 de enero de 2021
OTSAILEKO GAZTE LOKALEKO EGITARAUA!
Hona hemen otsailerako antolatu ditugun ekintzen egitaraua. Animatu eta izena eman! Bi modutara egin dezakezu: 682025485 telefono zenbakian edo gaztelokala@andoain.eus posta elektronikora idatziz.
sábado, 30 de enero de 2021
viernes, 29 de enero de 2021
KORRONTZI ETA XABIER AMURIZAREN EMANALDI ZORAGARRIA!
Atzo, emanaldi hau ikusteko aukera izan genuen eta asko disfrutatu genuen! Mila esker Kultura Sailari emandako gonbidapenengatik!
jueves, 28 de enero de 2021
LORTU "EN TOL SARMIENTO" TALDEAREN KONTZERTURA JOATEKO SARRERAK!!!
Gazte Lokalean 3 sarrera bikoitz zozketatuko ditugu! 12-18 urte badituzu eman ezazu izena! Bi modutara egin dezakezu: 682025485 telefono zenbakian edo gaztelokala@andoain.eus posta elektronikora idatziz. Zozketa otsailaren 3an burutuko da.
miércoles, 27 de enero de 2021
ERANTZUN ZUZEN GALDERA HAUEI KORRONTZI IKUSTERA JOATEKO SARRERAK LORTZEKO!
Hona hemen galderak:
1. Noiz sortu zen Urki Dantza Taldea?
2. Zein da Urkiren konpromezua?
3. Zein da Maizorri Txalaparta Eskolaren xedea?
4. Noiz hasten dira txalaparta ikastaroak?
Erantzunak bi modutara bidali ditzazkezue:
- Telefonoz: 682025485
- Posta elektronikoz: gaztelokala@andoain.eus
Animatu eta parte hartu!!!
sábado, 23 de enero de 2021
KORRONTZI IKUSTERA JOATEKO SARRERAK LORTZEKO...
Gaur MAIZORRI TXALAPARTA ESKOLAri buruz hitz egingo dugu:
Maizorri txalaparta eskolaren xedea txalapartaren oihartzunak merezi duen presentzia izatea da. Antolatzen dituzten ikastaroak urriaren erdialdean hasi eta maiatza erdialdean bukatzen dira. Herriko ekimen desberdinetan ere parte hartzen dute.
viernes, 22 de enero de 2021
KORRONTZI IKUSTERA JOATEKO SARRERAK LORTZEKO...
Lehenengo URKI DANTZA TALDEAri buruz hitz egingo dugu:
Urki dantza taldea 1988-89 kurtsoan sortu zen. Taldearen helburu nagusia Andoainen euskal dantza tradizionala mantentzea da. Hortaz, Urkiren konpromezua herriko haurrei euskal dantza irakastea eta euskal dantzak herriko esparru desberdinetan barneratzea da; aisialdi zein erakundeen esparruan.
miércoles, 20 de enero de 2021
KORRONTZI & XABIER AMURIZA IKUSTERA JOATEKO SARRERAK LORTU NAHI?
3 sarrera bikoitz ditugu banatzeko! Lortzeko hau egin behar duzu:
- Euskal kulturarekin erlazionaturiko Andoaingo elkarteen informazioa txertatzen joango gara astean zehar.
- Asteazkenean, urtarrilak 27, zenbait galdera egingo ditugu argitaratu dugun informazioari buruz eta ondo erantzuten duenak sarrerak irabaziko ditu!
- Sarrerak baino erantzun zuzen gehiago egoten badira zozketa egingo da.
Animatu eta parte har ezazu!!!
sábado, 16 de enero de 2021
jueves, 14 de enero de 2021
miércoles, 13 de enero de 2021
ADIERAZPEN TXOKOA MARTXAN BERRIRO!!!
Adierazpen txokoa berriz ere martxan dago Gazte Lokalean. Zatoz eta zein artistak zareten erakutsi!!!
sábado, 9 de enero de 2021
viernes, 8 de enero de 2021
URTARRILEKO EKINTZAK!!!
Hona hemen urtarrilerako antolatu ditugun ekintzak, animatu eta izena eman ahalik eta azkarren!
Izen emateko 682025485 zenbakian.