Gaur ospatzen da Gazte Informazioaren Europako Eguna
sábado, 17 de abril de 2021
GAZTE INFORMAZIOKO ASTEROKO BULETINA!
Hona hemen aste honi dagokion buletina. Hurrengo astean Andoainen burutuko diren ekintzen egitarau bat da. Informazio hau erabilgarria izango zaizuela espero dugu!
jueves, 15 de abril de 2021
GAZTE INFORMAZIOAREN EUROPAR EGUNA
Apirilaren 17an, GAZTE INFORMAZIOAREN EUROPAR EGUNA ospatzen denez, ekintza berezi bat antolatzea pentsatu dugu, TXAPA TAILERRA. Gazte bakoitzak, berarentzat zer den Gazte Informazioa txapa batean adierazi beharko du.
Eguna: apirilak 16, ostirala
Ordua: 18:00
Lekua: Gazte Lokala
Animatu eta parte hartu!
miércoles, 14 de abril de 2021
APIRILEKO EKINTZAK!!!
Ekintza desberdinak antolatu ditugu egun hauetarako:
- Apirilak 16: txapa tailerra
- Apirilak 17: silueta tailerra
- Apirilak 23: xaboi tailerra
- Apirilak 30: udaberria lokalean: landareak landatzen
Izena emateko bi aukera dituzu:
UDALEKUAK ETA GAZTE OPORRALDIAK PROGRAMETAN IZENA EMATEKO EPEA IREKITA!
Jadanik irekita dago Foru Aldundiak antolatzendituen Udalekuak (7-13 urte) eta Gazte Oporraldiak (14-17 urte) programetan izena emateko epea. Epe hau apirilaren 20ean bukatuko da.
Andoaingo Gazte Informazio bulegoan izena emateko eta informatzeko aukera izango duzu! Pio Baroja 1 behean kokaturik dago. Harremanetarako: 943593911 / 682025485, gazteinformazioa@andoain.eus
Ordutegia:
- Asteazkenetik larunbatera: 11:00 - 13:00.
- Asteazkenetik ostiralera: 17:00 - 20:30.
sábado, 10 de abril de 2021
GAZTE INFORMAZIO BULEGOKO BULETINA!
Hona hemen aste honi dagokion buletina. Hurrengo astean Andoainen burutuko diren ekintzen egitarau bat da. Informazio hau erabilgarria izango zaizuela espero dugu!
jueves, 8 de abril de 2021
EKINTZAK EGITEN JARRAITZEN DUGU GAZTE LOKALEAN!!!
Gaur 17:00etan ON LINE JOKOEN MARATOIA egingo dugu!!!
Hala ere, oraindik ekintza gehiago ditugu egiteko: sukaldaritza tailerra eta mendi irteera dronekin.