jueves, 5 de marzo de 2015

MARTXOAK 8, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA, GAZTE LOKALEAN

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, Gazte Informazio Bulegotik ekintza desberdinak antolatu ditugu:

- TXAPA TAILERRA: emakumearen berdintasunari buruzko irudiak, esaldiak... hartuaz txapak egingo ditugu martxoaren 6an arratsaldeko 17:30ean Gazte Lokalean.


- LEHIAKETA: bost froga desberdinez osaturik dago lehiaketa hau: arrakasta duten emakumeak identifikatu, lanbideak asmatu, tabu, galderak eta marrazketa. Lehiaketa hau martxoaren 13an burutuko da arratsaldeko 17:30ean.

- ERAKUSKETA: emakume ospatsuen erakusketa burutuko da martxoan zehar. Garrantzi handia emango zaie aurten, pausoz pauso ekitaldian omenduko diren Andoaingo emakumeei.