viernes, 16 de diciembre de 2016

ABENDUKO EKINTZAK

Gure aldetik hauek dira abenduan eta urtarrilean Gazte Lokalean antolatuko ditugun ekintzak:

- Abenduraren 14tik 16ra bitartean gabonetako oparien tailerra antolatu dugu, kamisetak kustomizatu eta argazkiak egurrera pasako ditugu. Animatu!




- Abenduaren 26tik 30era Gazte Astea antolatu dugu urtero bezala. 10-15 urte badituzu, animatu parte hartzera oso ondo pasako duzu eta!



- Urtarrilaren 3 eta 4ean 14-16 urte badituzu, antolatu ditugun ekintzetan parte hartzeko aukera izango duzu. Gazte Erronkan izena eman ezazu!



sábado, 19 de noviembre de 2016

TRATU ON EKIMENA

Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen denez, azaroaren 24ean, osteguna, TRATU ON izeneko ekimena antolatu dugu Kale Hezitzaile eta Ludotekarekin elkarlanean:
- Tailerrak
- Autodefentsa ikastaroa
- Zumba ez sexista saioa
- Flash Mob
- Batukada Feminista
- ...

Eguraldi ona egiten badu Zumea plazan burutuko dira ekintzak. Txarra egiten badu, berriz, Gazte Lokalean. 

Animatu eta parte hartu!!!



miércoles, 2 de noviembre de 2016

GAZTE LOKALEKO URTEMUGA

Azaroaren 18tik 20ra Gazte Lokaleko urtemuga ospatu dugu eta horretarako ekintza desberdinak antolatu ditugu:

- Azaroak 18, ostirala: Gazte Asteko kartel eta "Gomendatzen dizut..." lehiaketen sari banaketa.

- Azaroak 19, larunbata: Txuri Urdin izotz jauregira irteera.

- Azaroak 20, igandea: merendola.

Anima zaitez!!!







BIZIKLETEN OINARRIZKO MEKANIKA TAILERRA

Gazte Informazio Bulegoak Andoaingo Txirrindulari Eskolarekin elkarlanean BIZIKLETEN OINARRIZKO MEKANIKA TAILERRA antolatu dugu azaroaren 3an, osteguna, arratsaldeko 17:30ean Gazte LokaleanAnder Amonarriz Txirrindulari Eskolako partaide gaztea eta bertako zuzendaria izango dira tailerra burutuko dutenak.  



jueves, 8 de septiembre de 2016

BERRIRO ERE MARTXAN JARRI GARA!

KAIXO GAZTE!!! 
GAZTE LOKALEKO ateak berriz ere zabaldu ditugu. Arratsalderen batean pasa nahi baduze betiko ordutegiarekin jarraitzen dugu, eta baten bati ahaztu bazaio zein den ordutegi hori, jarraian adierazten dizuegu gogorarazteko!!

- ASTEAZKENETIK IGANDERA, 5etatik 8:30etara irekita egongo da GAZTE LOKALA.

- ASTEAZKENENTIK OSTIRALERA, 11etatik 13etara goizez eta 5etatik 8:30etara arratsaldez INFORMATIKA GELA. LARUNBATETAN 11etatik 13etara bakarrik.


- ASTEAZKENENTIK OSTIRALERA, 11EATTIK 13ETARA goizez eta 5etatik 8etara arratsaldez GAZTE INFORMAZIO BULEGOA. LARUNBATETAN, 11etatik 13etara bakarrik.

Bertan izango gaituzue nahi dezutenerako!!!

HAZILAN: LANA LORTZEKO BIDEA

Unibertsitate titulua edo goi-mailako prestakuntza zikloa burututa duten 20-35 urte bitarteko gazteei zuzendurik dago programa hau.

Hazilan Programan parte hartu nahi duten gazteek www.hazilan.eus webgunean eman behar dute bere izena irailaren 8a baino lehen (hau barne) edo hazilan@andoain.eus helbidera mezu bat bidaliaz.



viernes, 15 de julio de 2016

MANDRÄBERA TALDEAREN ROCK SAIOA

Datorren astean, ROCK saio bikaina izango duzue Zumea 
plazan MANDRÄBERA taldearen eskutik, animatu zaitezte!!
UZTAILAK 21, OSTEGUNA 19:30etan!!
ANIMATU ETA AZALDU!!!!




jueves, 23 de junio de 2016

SOINUAK MUSIKA ESKOLAKO IKASLEEN KONTZERTUA

Eskerrak eman nahi dizkiegu SOINUAK Musika Eskolako ikasleei Gazte Lokalean emandako kontzertuagatik. Oso ondo pasa genuen!!!

ESKERRIK ASKO!!!






ZINEMA KALEAN

Udaleko Sustapen Ekonomikoa, Enplegua eta Gazteria Lansaila antolaturik. Filma hauek botako dira gaueko 22:00etan:

- AUPA ETXEBESTE: uztailak 7, osteguna, Kale Nagusian.

- MINIONS: uztailak 15, ostirala, Goiko Plazan.

- MAD MAX: FURIA EN LA CARRETERA: uztailak 21, osteguna, Etxeberrieta Plazan.

Txarra egingo balu Ondarreta ikastetxeko patioan proiektatuko lirateke filmak.







jueves, 26 de mayo de 2016

UDABERRIA PLAZAN

Antolatzailea: Ludoteka, Kale Heziketa Programa eta Gazte Lokala

Eguna: maiatzak 26, osteguna

Ordua: 17:30

Lekua: Zumea plaza

Ekintzak:
- Globoflexia
- Grafitiak
- Letxuga landaketa
- Aurpegi margoketa
- Jolas kooperatiboak
- ... 



IRRISARRILAND ABENTURA PARKERA IRTEERA

Eguna: maiatzak 28, larunbata

Prezioa: 15 euro

Informazio gehiago:
- Tfnoa: 943300746
- E-posta: andoain@gaztelokala.com




sábado, 14 de mayo de 2016

TEKNO ASTEA GAZTE LOKALEAN

Teknologi berrien inguruan ekintza desberdinak antolatu dituzte:

- Maiatzak 18: "AGE OF EMPIRES" TXAPELKETA


- Maiatzak 20: TEKNOLOGI JOLASA




viernes, 15 de abril de 2016

GAZTE INFORMAZIOAREN EUROPAKO EGUNA

ZATOZ GAZTE INFORMAZIO BULEGOA EZAGUTZERA!!!
Noiz: apirilak 20 - 22
Ordutegia:
- astezkenetik larunbatera: 11:00 - 13:00
- asteazkenetik ostiralera: 17:00 - 20:00

Lekua: Pio Baroja kalea 1, behea (Gazte Lokala)


ANIMA ZAITEZ!!!




viernes, 18 de marzo de 2016

INSTANT1EAN LEHIAKETA ANDOAINEN

Lehiaketa honen inguruan ekintza ezberdinak antolatu ditugu Gazte Lokalean martxoan zehar:

INSTAGRAM TAILERRA:- Martxoaren 2tik 4ra

ARGAZKI RALLYA:- Martxoaren 9tik 11ra.

LEHIAKETA NAGUSIRAKO INFORMAZIO PUNTUA:- Martxoaren 16tik 18ra.

ARGAZKI RALLYAREN SARI BANAKERA:- Martxoaren 18an 18:00etan.

FACEBOOK TRIBIALA- Martxoan zehar.




jueves, 10 de marzo de 2016

MARTXOAK 8, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA, GAZTE LOKALEAN

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, Gazte Informazio Bulegotik EMAKUMEA ETA KULTURA ANITZAK gaia lantzea pentsatu dugu.



Horregatik, bi tailer desberdin antolatu ditugu martxoaren 10ean Gazte Lokalean 17’30ean.  Tailerrak hauek dira: KOLONBIAR SUKALDARITZA  eta TRENTZA AFRIKARRAK. Gazte Lokalera datozen neska gazteak izango dira tailer hauek burutuko dituztenak. Modu honetara, kultura desberdinak ezagutzeko aukera izango duzu. Anima zaitez!



jueves, 4 de febrero de 2016

INAUTERIAK 2016 GAZTE LOKALEAN

Jadanik oso gutxi falta da INAUTERIAK iristeko!!! Aurten ere, urtero bezala, hainbat ekimenez disfrutatzeko aukera izango duzu Gazte Lokalean:

- Otsailaren 4ean, Ostegun Gizenean, 17:30ean, BELDURRAREN ETXEA ikusteko aukera izango duzu. Gazte Lokaleko dinamizatzaileek, kale hezitzaile eta gazte kuadrila desberdinekin elkarlanean antolatzen dute ekintza hau. Gazte Lokala eta Gizarte Zerbitzuetako Egoitza inguru beldurgarri bihurtzen da. 10 urtetik gorako haur eta gazteei zuzendurik dago. Beldurra pasatzeko aukera paregabea!!!

- Otsailaren 5ean, ostiralean, berriz, 17:30etatik aurrera, "PARTY LEHIAKETA" eta askari berezia egongo da kuadrila guztientzat Gazte Lokalean. Hori bai, mozorrotuta etorri beharko zara noski!