miércoles, 8 de febrero de 2012

INAUTERIAK 2012 GAZTE LOKALEAN


Jadanik oso gutxi falta da INAUTERIAK iristeko!!! Aurten ere, urtero bezala, hainbat ekimenez disfrutatzeko aukera izango duzu Gazte Lokalean:

- Otsailak 16an, Ostegun Gizenean, 17:30etan, BELDURRAREN ETXEA ikusteko aukera izango duzu. Gazte Lokaleko dinamizatzaileek, kale hezitzaile eta gazte kuadrila desberdinekin elkarlanean antolatzen dute ekintza hau. Gazte Lokala eta Eguneko Zentrua inguru beldurgarri batean bihurtzen da. Beldurra pasatzeko aukera paregabea!!!


- Otsailak 17an, ostiralean, berriz, 18:00etan, PASSWORD lehiaketa egongo da Gazte Lokalean. Zein ondo jolasten duzun demostratzeko aukera izango duzu! Ondoren, kuadrilen arteko MOZORRO-AFARIA egongo da 20:00etan. Hori bai, mozorrotuta etorri beharko zara afarira noski!