viernes, 14 de diciembre de 2012

GAZTE ASTEA 2012

Aurtengoan ere, Gazte Lokalak eta Kale Hezitzaileek GAZTE ASTEA antolatu dute Gabonetako oporretarako. Gazte Astea 10-20 urte bitarteko gazteei zuzendurik dago eta aurtengo honetan abenduaren 26an hasi eta urtarrilaren 4ean amaituko da. Izena emateko azken eguna abenduaren 19a izango da. Hona hemen aurtengorako antolatu diren ekintzak:

EGUNA
ORDUA
EKINTZA
LEKUA
Abenduak 26, asteazkena
9:30


17:00
-Zestapunta eta pilota

-Futbolin eta ping-pong txapelketak
Arrate frontoia

Gazte Lokala
Abenduak 27, osteguna
9:00

17:00
-Futbola

-Antzerki tailerra
Kir.+arr.+ond.

Gazte Lokala
Abenduak 28, ostirala
9:00

17:00
-Futbola

-Talo tailerra
Kir.+arr.+ond.

Gazte Lokala
Abenduak 29, larunbata
17:00
-Xake eta eskoba
Gazte Lokala
Urtarrilak 2, asteazkena
9:30

17:00
-Basket 3x3

-Murala eta postre tailerra
Ondarreta


Gazte Lokala
Urtarrilak 3, osteguna
10:30

17:00
-Funky tailerra

-Play-back
Gazte Lokala

Gazte Lokala
Urtarrilak 4, ostirala
10:30

17:00
-Street art

-Festa
Gazte Lokala

Gazte Lokala



sábado, 1 de diciembre de 2012

ABENDUAK 1, HIESAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA


Gazte Informazio Bulegoak HIESari buruzko informazio kanpaina bat burutuko du, kartelak banatuko direlarik ikastetxeetan eta herrian zehar.

Honetaz gain, abenduaren 1etik 7ra HIESari buruzko informazio mahai bat egongo da Gazte Lokalean.

miércoles, 21 de noviembre de 2012

GAZTE LOKALEKO 12. URTEMUGA

Gazte Lokala iriki zela 12 urte beteko dira azaroaren 17an. Horregatik, ekintza desberdinak antolatu dituzte:

- Azaroak 21, asteazkena, TXAPA TAILERRA 17:30etan

- Azaroak 22, osteguna, MERENDOLA 18:00etan

- Azaroak 23, ostirala, SARI BANAKETAK (Gazte Asteko Kartel Lehiaketa eta Gomendatzen dizut... Lehiaketa) 18:00etan eta ORDENAGAILUKO JOLAS TXAPELKETA 18:30etan




AZAROAK 25, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Ekintza: 'NUNCA MÁS' filmaren proiekzioa

Eguna: azaroak 25
, igandea

Ordua: 18:00





viernes, 7 de septiembre de 2012

GAZTE INFORMAZIO BULEGOA ETA INFORMATIKA GELA IRIKITA!

Irailaren 12an ere Gazte Informazio Bulegoa eta Informatika Gela irikiko dira ondorengo ordutegiarekin:
- Goizez: asteazkenetik larunbatera: 11:00 - 13:00
- Arratsaldez: asteazkenetik ostiralera: 17:00 - 20:00etara (Bulegoa) eta 20:30ak arte Informatika Gela.

GAZTE LOKALA BERRIRO ZABALIK!!!

Irailaren 12an, asteazkena, berriro irikiko da Gazte Lokala oporrak ondoren. Ordutegia hau izango da: asteazkenetik igandera 17:00etatik 20:30etara. Anima zaitezte!!!

miércoles, 4 de abril de 2012

ASTE SANTUKO EKINTZAK

GAZTE LOKALAK honako ekintza hauek antolatu ditu:

- Apirilak 11, asteazkena: POSTRE TAILERRA
- Apirilak 12, osteguna: ERLOJU TAILERRA
- Apirilak 13, ostirala: ZINEMARA IRTEERA
- Apirilak 14, larunbata: "UNO PARA GANAR TXAPELKETA"

Informazio gehiago: 943300746

viernes, 9 de marzo de 2012

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO UDALEKUAK

Adin tartea: 7 eta 13 urte artean

Epea: Martxoaren 15etik 23ra

Lekua: Gazte Informazio Bulegoa (Gazte Lokala)

Ordutegia:
- Asteazkenetik larunbatera: 11:00 - 13:00
- Asteazkenetik ostiralera: 17:00 - 20:00

Telefonoa: 943593911

Informazio gehiago HEMEN!

viernes, 2 de marzo de 2012

MARTXOAK 8, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, Gazte Informazio Bulegoan ekintza berezi bat antolatzea pentsatu dugu. “BERDINTASUNA PRAKTIKATZEN AL DUGU?” izenburua duen hitzaldiarekin, emakume eta gizonen arteko berdintasuna landuko da. Ekintza hau martxoaren 7an, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean burutuko da Gazte Lokalean eta 90 minutuko iraupena izango du. Hizlaria Itziar Alkorta (AGIPASE Elkarteko partaidea) izango da eta herritar guztiei zuzendurik egongo da.

miércoles, 8 de febrero de 2012

INAUTERIAK 2012 GAZTE LOKALEAN


Jadanik oso gutxi falta da INAUTERIAK iristeko!!! Aurten ere, urtero bezala, hainbat ekimenez disfrutatzeko aukera izango duzu Gazte Lokalean:

- Otsailak 16an, Ostegun Gizenean, 17:30etan, BELDURRAREN ETXEA ikusteko aukera izango duzu. Gazte Lokaleko dinamizatzaileek, kale hezitzaile eta gazte kuadrila desberdinekin elkarlanean antolatzen dute ekintza hau. Gazte Lokala eta Eguneko Zentrua inguru beldurgarri batean bihurtzen da. Beldurra pasatzeko aukera paregabea!!!


- Otsailak 17an, ostiralean, berriz, 18:00etan, PASSWORD lehiaketa egongo da Gazte Lokalean. Zein ondo jolasten duzun demostratzeko aukera izango duzu! Ondoren, kuadrilen arteko MOZORRO-AFARIA egongo da 20:00etan. Hori bai, mozorrotuta etorri beharko zara afarira noski!