viernes, 14 de noviembre de 2014

GAZTE LOKALEKO 14. URTEMUGA

Gazte Lokala iriki zela 14 urte beteko dira azaroaren 17an. Horregatik, ekintza desberdinak antolatu dituzte:

- Azaroak 14, ostirala, SARI BANAKETAK: "Gomendatzen dizut..." eta Gazte Asteko Kartel Lehiaketa.
- Azaroak 15, larunbata, IRRISARRILAND ABENTURA PARKERA irteera. Izena emateko epea: azaroak 7.
- Azaroak 16, igandea, MERENDOLA Gazte Lokalean.



AZAROA HILABETE MOREA

Antolatzailea: Kale Hezitzaileak eta Gazte Lokala

Ekintza hauek antolatu dituzte Gazte Lokalean:
- Azaroak 7, ostirala, 18:30etan, LIGODROMOA (ligatzeko tailerra).

- Azaroak 13, osteguna, 18:00etan, Beldur Barik ekimenaren BIDEOEN EMANALDIA.

- Azaroak 14, ostirala, 18:30etan, AUTODEFENTSARAKO IKASTAROA.

* Ekintza guzti hauek BELDUR BARIK programan txertaturik aurkitzen dira.



miércoles, 22 de octubre de 2014

miércoles, 8 de octubre de 2014

GOMENDATZEN DIZUT... LEHIAKETA

Antolatzailea: Gazte Informazio Bulegoa

Norentzat: 12 - 18 urte bitarteko gazteak

Epea: urriak 31, osteguna
Saria: 60 euroko bonoa

Oporretara joaten zaretenean leku ugari ezagutzen dituzue. Leku horiei buruzko gomendioak jaso nahi ditugu.

Hona HEMEN informazio gehiago!!! 






ANDOAINDARRAK IZAR TALENTU LEHIAKETA

Norentzat: 12-18 urte bitarteko gazteentzat. Musika, antzerkia, bakarrizketak, malabarrak...
Hautaketa froga: azaroak 21, ostirala, Gazte Lokalean.

Finala: azaroak 28, ostirala, Basteron.

Izena emateko epea: azaroak 14, ostirala, Gazte Lokalean.

Informazio gehiago:
- Telefonoa: 943300746
- E-posta: andoain@gaztelokala.com




SENDA VIVARA IRTEERA

Eguna: urriak 11, larunbata

Prezioa: 20 euro

Izena emateko epea: urrriak 8, asteazkena

Informazio gehiago:
- Tfnoa: 943300746
- E-posta: andoain@gaztelokala.com



miércoles, 18 de junio de 2014

UDA GAZTEA

Gazte Lokalak hainbat ekintza antolatu ditu uztailerako:

- Tailer desberdinak: txapa, goma eva eta sukaldaritza
- Piraguismoa- Kirol Abentura Parkea
Anima zaitez!!!

Informazio gehiago: 943 300746

Hona HEMEN egitaraua!!!




GAZTE LOKALEKO EGITARAUA

Hona HEMEN Gazte Lokaleko ekaineko egitaraua!!!



viernes, 4 de abril de 2014

FORU ALDUNDIKO GAZTE OPORRALDIAK. ANDOAINEN IZENA EMAN!

Adin tartea: 14 - 17 urte artean
Epea: apirilaren 4tik 11ra
Lekua: Gazte Informazio Bulegoa (Pio Baroja 1, behea)Ordutegia:
- Asteazkenetik larunbatera: 11:00 - 13:00
- Asteazkenetik ostiralera: 17:00 - 20:00

Telefonoa: 943593911

Informazio gehiago HEMEN





ASTE SANTUAK GAZTE LOKALEAN

Apirilaren 23tik 27ra programa berezia antolatu du Gazte Lokalak: festa tropikala, ile apainketa tailerra, Senda Vivara irteera eta pinp-pong txapelketa.

Hona HEMEN informazio gehiago!!!



viernes, 7 de marzo de 2014

MARTXOAK 8, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA, GAZTE LOKALEAN

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, Gazte Informazio Bulegotik ekintza desberdinak antolatu ditugu:

-PANELA: martxoaren 8tik 22ra panel bat jarriko da Gazte L okalean gazteel gai honi buruz nahi dutena idatzi, marraztu edo margotu dezaten.

- TXAPA TAILERRA: emakumearen berdintasunari buruzko irudiak, esaldiak... hartuaz txapal egingo ditugu martxoaren 7an arratsaldeko 18:00etan Gazte Lokalean.


FORU ALDUNDIKO UDALEKUAK 2014

Adin tartea: 7 eta 13 urte artean

Epea: Martxoaren 12tik 20ra
Lekua: Gazte Informazio Bulegoa
Ordutegia:
- Asteazkenetik larunbatera: 11:00 - 13:00
- Asteazkenetik ostiralera: 17:00 - 20:00

Telefonoa: 943593911

Informazio gehiago HEMEN!



INAUTERIAK 2014 GAZTE LOKALEAN

Jadanik oso gutxi falta da INAUTERIAK iristeko!!! Aurten ere, urtero bezala, hainbat ekimenez disfrutatzeko aukera izango duzu Gazte Lokalean:

- Otsailaren 27an, Ostegun Gizenean, 17:30ean, BELDURRAREN ETXEA ikusteko aukera izango duzu. Gazte Lokaleko dinamizatzaileek, kale hezitzaile eta gazte kuadrila desberdinekin elkarlanean antolatzen dute ekintza hau. Gazte Lokala eta Eguneko Zentroa inguru beldurgarri bihurtzen da. Beldurra pasatzeko aukera paregabea!!!

- Otsailaren 28an, ostiralean, berriz, 19:30etan, KARAOKEA egongo da Gazte Lokalean. Zein ondo abesten duzun erakusteko aukera izango duzu! Ondoren, kuadrilen arteko MOZORRO-AFARIA egongo da 20:30etan. Hori bai, mozorrotuta etorri beharko zara afarira noski!