viernes, 30 de octubre de 2020

EMAN ZURE IRITZIA #Nola Daramazu? INKESTAREN BIDEZ!

Inkesta honen bidez 15-34 urte bitarteko gazteek pandemiari buruz duzuen iritzia jakin nahi dute Gazteen Euskal Behatokitik. Egoera horrek zuen bizitzetan dituen ondorioak ezagutzeko.

Hona HEMEN inkesta!



UDAL EGUTEGIA OSATZEKO ARGAZKI LEHIAKETAREN LANAK AURKEZTEKO EPEA AZAROAREN 1EAN AMAITUKO DA!

Andoaingo Udalak datorren urteko egutegia herritarren partaidetzarekin osatu nahi du, lehiaketaren bitartez aukeratuak izango diren 12 argazkiekin. Irabazle bakoitzak egutegiaren hilabeteetako batean agertzea gehi 100 euroko diru saria irabaziko du.

Aurtengo lehiaketaren gaia "Andoaingo koloreak" da. 

Informaziogehiago www.andoain.eus webgunean egongo da eskuragarri.

Animatu eta parte hartu oraindik garaiz zabiltza eta!



miércoles, 28 de octubre de 2020

LIBURU BERRIAK LIBURUTEGIAN!

Liburutegian mendizaletasuna ardatz duten bi liburu berri aurkituko dituzu. Idazleak andoaindarrak dira gainera: Jon Iraola eta Unai Ugartemendia.

Alokatu nahi badituzu hartu hitzordua eta gerturatu zaitez liburutegira!




martes, 27 de octubre de 2020

"GOMENDATZEN DIZUT..." LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO DENBORA GUTXI GERATZEN ZAIZU!

Lehiaketa honetan parte hartzeko fitxa hau bete behar duzu eta gazteinformazioa@andoain.eus helbidera bidali udan ze motatako planak egin dituzun kontatuz.

Hemen dauzkazu oinarriak! Animatu eta parte hartu!


EUSKARALDIKO MUSUKOAK SALGAI!

Andoaingo Euskaraldiako musukoak Urrats inprimategian salgai daude 5 euroren truke. Lortu zurea!



viernes, 23 de octubre de 2020

KIROL INSTALAZIOEN ETA PROGRAMEN ERABILERARI BURUZKO NEURRI BERRIAK

COVID-19ren egoera epidemiologikoa dela eta hauek dira hartu diren neurri berriak:

-Instalazioen gehieneko edukiera % 50era jaistea.

-Jarduera fisikoko eta kiroletako udal sailak antolatutako jarduera guztiak bertan behera uztea, hasiera batean urriaren 23tik azaroaren 5era bitartean.

-Allurralde kiroldegiko eta Arrate pilotalekuko gimnasioak berrantolatzea, eta uneoro maskara erabiltzea, salbu eta bizikletak, eliptikak, korrika egiteko zintak eta arraunetakoak erabiltzen direnean.

-Buruntzaldeko ibilbideen  eguna bertan behera uztea.



 

GAZTE LOKALA ITXITA

COVID19aren egoera epidemiologikoa dela eta Andoaingo Udalak neurri berriak hartu behar izan ditu. Neurri horien artean aurkitzen da Gazte Lokala istea. Hori bai! On line lana egiten jarraituko dugu!

Hona HEMEN Udalak hartu dituen neurriak!






 


EUSKARALDIA: GAZTE LOKALA ETA GAZTE INFORMAZIO BULEGOA ARIGUNEAK GARA!

Euskeraz aritzeko guneak osatzen ditugu eta euskeraz lasai aritzeko aukera bermatuko dugu uneoro! 

Aurten euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 5era bitarte ospatuko da eta helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da.

Orain zure esku dago! Izan zaitez ahobizi edo belarriprest!

Izena emateko modu desberdinak dituzu:

- Ikastetxeetan

- Kale Nagusiko bulegoan

- www.euskaraldia.eus webgunean

Anima zaitez eta parte har ezazu!



miércoles, 21 de octubre de 2020

ORAINDIK GARAIZ ZABILTZA BATUKADA FEMINISTA IKASTAROAN IZENA EMATEKO!

Egunak: azaroren 2an hasita, astelehenetan (bi astetik behin) 

Ordua: 19:00 - 21:00

Lekua: Gazte Lokala (Pio Baroja 1)

Izena emateko: 943399830 / berdintasuna@andoain.eus

Oharra: zaintza zerbitzua egongo da (aurrez eskatuta)

viernes, 16 de octubre de 2020

GAZTE INFORMAZIO BULEGOKO ASTEROKO BULETINA!

Hona hemen aste honi dagokion buletina. Informazioa erabilgarria izango zaizuela espero dugu!



ORAINDIK DESKONTU BONOAK LORTU DITZAZKEZU! 35 EURO ORDAINDU ETA 50 GASTATU!

Antolatzailea: Salkin, Andoaingo Merkatarien eta Ostalarien Elkartea

Ordutegia:

- Urriak 19, astelehena 10:00 - 12:00 eta arratsaldean 17:00 - 19:00.

- Urriak 20, asteartea 10:00 - 12:00.

Lekua: Salkinen bulegoa (Agustin Leitza 11)

Ez geratu zure bonoa gabe!


jueves, 15 de octubre de 2020

miércoles, 14 de octubre de 2020

LITERATURA SOLASALDIA: "NOLA HELDU NAIZ NI HONAINO" LIBURUA (KATTALIN MINER)

Eguna: urriak 26, astelehena

Ordua: 19:00

Lekua: Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoa

Izena emateko: Udal Liburutegian bertan, 943300615 telefonora deituz edo liburutegia@andoain.eus helbide elektronikora idatziz




BISITA GIDATUA: "ONDARRETA IKASTETXE PUBLIKOAREN MEMORIA" ERAKUSKETA

Ekintza hau urriaren 18an burutuko da Bastero Kulturguneko erakusketa gelan eta Gipuzkoako Ondarearen Europako Jardunaldien baitan antolatu da. 

Izena aldez aurretik eman behar da gaurtik aurrera Bastero Kulturguneko 943303540 telefonoan edo basteroataria@andoain.eus helbidera idatzita.

Hona HEMEN informazio gehiago!




martes, 13 de octubre de 2020

KONTZERTUA: APALATXE

Eguna: ekainak 16, ostirala

Ordua: 19:00

Lekua: Andoaingo Gaztetxea

Sarrerak: 5 euro (Lanbroa eta Txuri Beltz tabernetan salgai)




lunes, 12 de octubre de 2020

GRIPEAREN AURKAKO TXERTAKETA

Aurtengo salbuespenezko baldintzengatik, eta antolakuntza arrazoiengatik, urriaren 13an hasiko da gripearen aurkako txertaketa Arrate Pilotalekuko Gimnasioan, 09:00etatik 13:00etara. 




TERTULIA FEMINISTA: FEMINISMO E ISLAM

Antolatzailea: Andoaingo Emakumeentzako Jabekuntza Eskola

Hizlaria: Maya Amrane

Eguna: urriak 16, ostirala

Ordua: 18:30

Lekua: Bastero Kulturgunea





sábado, 10 de octubre de 2020

viernes, 9 de octubre de 2020

ODOLA EMATEKO AUKERA BERRIA!!!

Ekainaren 13an odola emateko aukera berria izango duzu Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxean! Hitzordua goizean bertan eskatu behar da.

Ordua: 18:00-20:30.

Tokia: La Salle (Erroitz kaletik sarbidea).
Hitzordua eskatzeko: 943 007 884 (08:30-13:30).





IV. BOOKTUBERBOOM LEHIAKETA

Eusko Jaurlaritzaren liburutegi zerbitzuak eta Galtzagorri Elkarteak, Booktuberboom lehiaketaren edizio berri bat antolatu dute gazteen artean ikus-entzunezkoen bidez irakurketa sustatzeko helburuarekin. 14-18 urte bitarteko gazteei zuzendurik dago. Hau egin behar dute: aurkitu gustukoa den liburu bat eta irakurri; bideo labur baten bidez liburu hori gomendatu eta youtuben zintzilikatu. 

Hona HEMEN informazio gehiago!




jueves, 8 de octubre de 2020

ANDOAINGO GAZTE BERRIAK ALDIZKARIA!

Hona hemen, Gazte Lokalak Gazte Informazio Bulegoarekin elkarlanean egiten dugun aldizkariaren URRIKO alea!!!









LIBURUTEGIA BERRIRO IRIKI DUTE!

Andoaingo liburutegiko zerbitzu guztiak martxan jarri dira, hitzordurik gabe, aforo mugatuarekin eta neurri higienikoak errespetatuz. Animatu eta aukeratu gustukoen duzun liburua!




martes, 6 de octubre de 2020

"GOMENDATZEN DIZUT..." LEHIAKETA

Aurtengo uda nahiko arraroa izan da Covid-19a dela eta baina plan desberdinak egiteko aukera izan duzuela pentsatzen dugu Gazte Informazio Bulegoan. Plan horiek ezagutu nahi ditugu! Nola bizi izan duzuen uda egoera berezi honetan jakin nahi dugu! Ibaira, igerilekura, hondartzara joan, herri desberdinak ezagutu, Andoainen edo beste leku batean ekintza desberdinak burutu, lagunekin, familiarekin...

Oinarriak

1. Sariketan Andoainen bizi edo ikasten duten 12-18 urte bitarteko gazteek parte har dezakete.

2. Banaka edo taldeka parte har daiteke (saria partaide guztien artean banatuko da).

3. Plan bat gomendatu eta zergatik den gustokoa azaldu behar da bi arrazoi emanez.

4. Argazki batekin lagunduta joan beharko luke gomendioak.

5. Gomendioa gazteinformazioa@andoain.eus helbidera bidali beharko da.

Epea: urriak 31

Saria: Andoaingo denda desberdinetan erosketak egiteko 70 euroko bonoa. Irabazlea zozketa bidez aukeratua izango da.

Animatu eta parte hartu!!!



viernes, 2 de octubre de 2020

jueves, 1 de octubre de 2020

ZUMEATARRA ELKARTEKO ATLETISMO SAILAREN BILERA

Nori zuzenduta: gaztetxoen gurasoei

Eguna: urriak 2, ostirala

Ordua: 18:00

Lekua: Arrate frontoiko bilera gela

Gaztetxoekin duten kirol jarduera berrarazi nahi dute. Bilera honetan gai desberdinak landuko dira: ordutegiak, taldeak, covid protokoloa...