sábado, 20 de octubre de 2018

"GOMENDATZEN DIZUT..." LEHIAKETA

     Gazte Informazio Bulegotik “GOMENDATZEN DIZUT…” lehiaketa antolatu dugu 12 – 18 urte bitarteko gazteentzat.

Irteera bat egiten duzutenean edo oporretara joaten zareteneanean, lekuei buruzko informazio interesgarri askorekin etortzen zarete, informazio hau gurekin konpartitzea nahiko genuke gomendio moduan. 

Gomendatzeko bi arrazoi idatzi eta argazki bat itsatsi beharko dute. Gomendioak aurkezteko epea urriaren 26ean amaituko da.

 Gomendio guztien artean zozketa bat egingo da azaroaren 9an eta Gomendioen esposaketa azaroan zehar egingo da Gazte Lokalean.

 Saria Andoaingo denda desberdinetan erosketak egiteko 60 euroko bonoa izango da.

Gomendioak Gazte Informazio Bulegoan entregatu (Pio Baroja kalea 1, behea) edo posta elektronikoz (gazteinformazioa@andoain.eus) bidali behar dira.





HALLOWEEN GAZTE LOKALEAN!!!

Urtero bezala Halloween ospatuko dugu Gazte Lokalean eta ekintza hauek burutuko ditugu:

- Urriaren 24tik 31ra: DEKORAZIO TAILERRA

- Azaroak 1: FILM EMANALDIA + PALOMITAK

Anima zaitezte!!!







miércoles, 10 de octubre de 2018

SENDAVIVARA IRTEERA!!!!

Eguna: urriak 27, larunbata

Izena emateko azken eguna: urriak 21

Matrikula: 20 euro

ANIMA ZAITEZTE!!!







GUITAR HERO TXAPELKETA!!!
Bi saio egongo dira:
- Urriaren 19an, ostirala, ENTRENAMENDUAK.
- Urriaren 26an, ostirala, TXAPELKETA.
Anima zaitezte!!!



jueves, 4 de octubre de 2018

ANDOAINGO GAZTE EKINTZEN ESKUORRIA!!!!

Hilero Andoaingo eragileak ekintza ugari antolatzen ditugu. Horregatik, herrian antolatzen diren gazte ekintzen eskuorria osatzen dugu Gazte Informazio Bulegotik. Hona hemen URRIKO eskuorria! 



miércoles, 3 de octubre de 2018