jueves, 4 de febrero de 2016

INAUTERIAK 2016 GAZTE LOKALEAN

Jadanik oso gutxi falta da INAUTERIAK iristeko!!! Aurten ere, urtero bezala, hainbat ekimenez disfrutatzeko aukera izango duzu Gazte Lokalean:

- Otsailaren 4ean, Ostegun Gizenean, 17:30ean, BELDURRAREN ETXEA ikusteko aukera izango duzu. Gazte Lokaleko dinamizatzaileek, kale hezitzaile eta gazte kuadrila desberdinekin elkarlanean antolatzen dute ekintza hau. Gazte Lokala eta Gizarte Zerbitzuetako Egoitza inguru beldurgarri bihurtzen da. 10 urtetik gorako haur eta gazteei zuzendurik dago. Beldurra pasatzeko aukera paregabea!!!

- Otsailaren 5ean, ostiralean, berriz, 17:30etatik aurrera, "PARTY LEHIAKETA" eta askari berezia egongo da kuadrila guztientzat Gazte Lokalean. Hori bai, mozorrotuta etorri beharko zara noski!