martes, 29 de septiembre de 2020

2020-2021 ESKUBALOIKO DENBORALDIARI BURUZKO BILERA

Nori zuzenduta: jokalarien gurasoei

Eguna: irailak 30, asteazkena

Ordua: 

- Kadete eta jubenilak: 18:00

- Infantilak: 19:30

Lekua: Ondarreta ikastetxeko patioan

Bilera honetan, koronabirusak eskubaloiko denboraldian nola eragingo duen aztertuko da.




viernes, 25 de septiembre de 2020

GREZIAKO ERREFUXIATUEN ALDEKO JANARI BILKETA

Antolatzailea: Zaporeak Elkartea

Egunak: irailak 25 eta 26

Euskal Herri osoan egingo da baina Andoaingo kasuan bi dendetan egiteko aukera daukazu:

- Eroski (Zumea)

- Coviran (Karrika, Gurmendi kalea)

Hona HEMEN informazio gehiago!



jueves, 24 de septiembre de 2020

GAZTE, ZER EGIN NAHI DUZU GAZTE GAZTE LOKALEAN???

Ikasturte berriarekin batera ekintza desberdinak antolatzen ari gara baina zuen proposamenak jaso nahi ditugu! Irteerak, tailerrak, jolasak, erakusketak...

Hemen dituzu gurekin harremanetan jartzeko modu desberdinak:

- Telefonoa: 682025485

- Posta elektronikoa: gaztelokala@andoain.eus

- Instagram: @andoaingl

- Facebook: Andoaingo Gazte Lokala

Zuen iritzia oso garrantzitsua da guretzat! Animatu eta egin zuen proposamenak!



BELDUR BARIK LEHIAKETAN PARTE HARTU NAHI DUZU?


Bideo honetan nola egin behar den azaltzen da. Animatu eta parte hartu!

BEGIRALE IKASTAROA DONOSTIAN!

Urtxintxa Eskolak begirale ikastaroak antolatu ditu Donostian astean zehar eta asteburutan. Asteburutako taldea beteta dago baina astean zehar ematen den ikastaroan lekua dago oraindik. Urrian hasi eta maiatzerarte iraungo du eta izen-emate epea zabalik dago jada. Animatu eta eman izena!

Hona HEMEN informazio gehiago!





miércoles, 23 de septiembre de 2020

2021EKO UDAL EGUTEGIA OSATZEKO ARGAZKI LEHIAKETA

Andoaingo Udalak datorren urteko egutegia herritarren partaidetzarekin osatu nahi du, lehiaketaren bitartez aukeratuak izango diren 12 argazkiekin. Irabazle bakoitzak egutegiaren hilabeteetako batean agertzea gehi 100 euroko diru saria irabaziko du.

Aurtengo lehiaketaren gaia "Andoaingo koloreak" da eta lanak aurkezteko epea urriaren 1ean hasi eta azaroaren 1ean amaituko da. 

Informazio gehiago www.andoain.eus webgunean egongo da eskuragarri.

 



martes, 22 de septiembre de 2020

DANTZATZEN IKASI NAHI DUZU?

Marta Oteizak (Andoaingo Joseba eta Bakartxo Dantza Eskola) ordu beteko doako dantza ikastaroak eskeintzen ditu. Hori bai, aldez aurretik izena eman behar duzu!

- Telefonoa: 658758452

- Posta elektronikoa: tango@joseba-bakartxo.com

Anima zaitez!




viernes, 18 de septiembre de 2020

DIRULAGUNTZAK

Bi dirulaguntza mota eskeintzen ditu Andoaingo Udalak:

KIROL TALDEEI ZUZENDUTAKO DIRULAGUNTZAK:

- Epea: urriak 5

Hona HEMEN informazio gehiago!

KULTUR TALDEEI ZUZENDUTAKO DIRULAGUNTZAK:

- Epea: irailak 30

HEMEN informazio gehiago aurkituko duzu!




jueves, 17 de septiembre de 2020

miércoles, 16 de septiembre de 2020

BISITA GIDATUA "ANDOAINGO GUDUAREN" GERTAERA AZALTZEKO

Eguna: irailak 20, igandea

Izena emateko: 943303540 telefonora deitu edo basteroataria@andoain.eus helbidera idatzi

* Ekintza hau 2020ko Gipuzkoako Ondarearen Europako Egunaren baitan antolatu da.




EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNEKO EKITALDIAK ANTOLATZEKO BILERA

Deialdigilea: Berdintasun Saila

Eguna: irailak 17, osteguna

Ordua: 18:00

Lekua: Urigain Etxea



GAZTE LOKALEKO OHARRA!

Kaixo gazte!!!

Lanean ari gara gazte lokaleko ateak ireki ahal izateko, eguna iritsi bitartean kalean ari gara lanean, gazte talde txikiekin ekintza ezberdinak burutuz.

Parte hartu nahi al duzu? Propsamenik duzu? Ba animatu eta jar zaitez gurekin harremanetan!!!



martes, 15 de septiembre de 2020

LAN- POLTSA: KALEGABITZAILEA

Lehiaketa-oposizio bidez kalegarbitzaile lan-poltsa bat sortzeko deialdia egin du Andoaingo Udalak. 

Izena emateko epea: irailak 21

Hona HEMEN informazio gehiago!

lunes, 14 de septiembre de 2020

KIROL IKASTAROAK

Udaleko Kirol Zerbitzuak antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea gaur zabaldu da. Irailaren 20ra bitarte izena emateko aukera izango duzu!

Hona HEMEN informazio gehiago!



BEZEROAREN ASTEA

Aste honetan “Bezeroaren astea” antolatu du Salkin elkarteak. 

2 eta 5 euro arteko sariak lortzeko aukera izango duzu herriko dendetan erosketak egiten badituzu!. 

Ostiralean, gainera, “Outlet kalean” ospatuko da.



viernes, 11 de septiembre de 2020

TERTULIA FEMINISTA: "LA BRECHA ORGÁSMICA"

Antolatzailea: Andoaingo Emakumeentzako Jabekuntza Eskola

Eguna: irailak 14, astelehena

Ordua: 18:30

Lekua: Bastero Kultugunea



ZINEA BASTERO KULTURGUNEAN

Asteburu honetatik aurrera Bastero Kulturguneko zinema martxan jarriko da! Lehenengo filma "PADRE NO HAY MÁS QUE UNO 2: LA LLEGADA DE LA SUEGRA" izango da! Anima zaitez!




jueves, 10 de septiembre de 2020

KULTURA BATZORDEAK ANTOLATURIKO IKASTAROAK!

16 urte baino gehiago badituzu Kultura Batzordeak antolatu dituen ikastaroetan izena eman dezakezu!

Hona HEMEN informazio gehiago!



miércoles, 9 de septiembre de 2020

KALE GIROAN

Oraindik emanaldi desberdinetaz disfrutatzeko aukera duzu! Hona HEMEN egitaraua!



ANDOAINGO EMAKUMEENTZAKO JABEKUNTZA ESKOLAKO IKASTAROAK MARTXAN DIRA!!!

Jadanik eskura daukazue Andoaingo Jabekuntza Eskolako programazio berria! Hona HEMEN antolatu dituzten ikastaro eta tailerrak!

Izena emateko sakatu HEMEN!


Hona aurrerapen bat...




martes, 8 de septiembre de 2020

18 ETA 30 URTE BITARTEKO GAZTEEI ETXEBIZITZA ALOKATZEKO LAGUNTZAK

Irailaren 7an, Andoaingo Udalak 18 eta 30 urte bitarteko gazteei etxebizitza alokatzeko laguntzak eskatzeko epea zabaldu zuen.

Behar duzu informazioa HEMEN aurkituko duzu!



ODOLA EMATEKO AUKERA BERRIA!!!

Gaur arratsaldean  odola emateko aukera berria izango duzu La Salle Berrozpe ikastetxean! Hitzordua goizean bertan eskatu behar da.

Ordua: 18:00-20:30.

Tokia: La Salle (Erroitz kaletik sarbidea).
Hitzordua eskatzeko: 943 007 884 (08:30-13:30).



 

jueves, 3 de septiembre de 2020

BERRIRO LANEAN!

Oporrak bukatu dira eta Gazte Lokaleko eta Gazte Informazio Bulegoko langileak berriro lanean ari gara!!!

Gure asmoa Gazte Lokala al den azkarren irekitzea da! Oraindik ez daukagu data zehatzik baina gure berri edukitzen jarraituko duzue!