viernes, 7 de marzo de 2014

MARTXOAK 8, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA, GAZTE LOKALEAN

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, Gazte Informazio Bulegotik ekintza desberdinak antolatu ditugu:

-PANELA: martxoaren 8tik 22ra panel bat jarriko da Gazte L okalean gazteel gai honi buruz nahi dutena idatzi, marraztu edo margotu dezaten.

- TXAPA TAILERRA: emakumearen berdintasunari buruzko irudiak, esaldiak... hartuaz txapal egingo ditugu martxoaren 7an arratsaldeko 18:00etan Gazte Lokalean.


FORU ALDUNDIKO UDALEKUAK 2014

Adin tartea: 7 eta 13 urte artean

Epea: Martxoaren 12tik 20ra
Lekua: Gazte Informazio Bulegoa
Ordutegia:
- Asteazkenetik larunbatera: 11:00 - 13:00
- Asteazkenetik ostiralera: 17:00 - 20:00

Telefonoa: 943593911

Informazio gehiago HEMEN!



INAUTERIAK 2014 GAZTE LOKALEAN

Jadanik oso gutxi falta da INAUTERIAK iristeko!!! Aurten ere, urtero bezala, hainbat ekimenez disfrutatzeko aukera izango duzu Gazte Lokalean:

- Otsailaren 27an, Ostegun Gizenean, 17:30ean, BELDURRAREN ETXEA ikusteko aukera izango duzu. Gazte Lokaleko dinamizatzaileek, kale hezitzaile eta gazte kuadrila desberdinekin elkarlanean antolatzen dute ekintza hau. Gazte Lokala eta Eguneko Zentroa inguru beldurgarri bihurtzen da. Beldurra pasatzeko aukera paregabea!!!

- Otsailaren 28an, ostiralean, berriz, 19:30etan, KARAOKEA egongo da Gazte Lokalean. Zein ondo abesten duzun erakusteko aukera izango duzu! Ondoren, kuadrilen arteko MOZORRO-AFARIA egongo da 20:30etan. Hori bai, mozorrotuta etorri beharko zara afarira noski!