sábado, 21 de noviembre de 2020

GOGORATU ASTEBURU HONETAN OSPATZEN DUGULA GAZTE LOKALEKO 20. URTEMUGA!!!

Gazte Lokalaren 20. urtemuga ospatzeko bi ekintza antolatu ditugu:

- Azaroak 21, larunbata: ping pong txapelketa

- Azaroak 22, igandea: kustomizazio tailerra

Animatu eta parte hartu!!!





GAZTE INFORMAZIO BULEGOKO ASTEROKO BULETINA!

Hona hemen aste honi dagokion buletina. Informazioa erabilgarria izango zaizuela espero dugu!



viernes, 20 de noviembre de 2020

SAHARAR HERRIAREKIN BAT EGITEKO KONZERTRAZIOA

 Eguna: azaroak 21, larunbata

Ordua: 12:30

Lekua: Goiko plaza




EUSKARALDIA HASI DA!!!

Gogoratu, Gazte Lokala eta Gazte Informazio Bulegoa ariguneak garela eta eta euskeraz lasai aritzeko aukera bermatuko dugula uneoro! 



AZAROAK 20, HAURREN ETA NERABEEN ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Haurren Eskubideen Aldarrikapena 1959ko azaroaren 20an Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak egindako aldarrikapena da, haurren eskubide unibertsalak finkatuz.

Haurren eta nerabeen eskubideak ( haurtzaroaren eta nerabezaroaren eskubideak) jaiotzeagatik bakarrik haur eta nerabeek dituzten eskubideak; utziezinak, berezkoak eta nahitaezkoak direnak haurtzaro- nerabezaro on bat izateko dira.

Batzar Nagusiak Haurren Eskubideen Aldarrikapen hau adierazten du, haurrek haurtzaro zoriontsu bat izan dezaten, eta Aldarrikapenean aipatzen diren eskubide eta askatasunez goza dezaten, beren eta gizartearen mesedetan, eta gurasoei, gizon-emakumeei nahiz erakunde, tokiko agintaritza eta gobernu nazionalei eskatzen die aipatutako eskubideak aitor ditzaten eta haien alde lan egin dezaten, legegintzako neurriak eta beste neurri batzuk pixkanaka ezarriz, honako printzipio hauen arabera:
1. Berdintasunerako eskubidea, arraza, erlijioa edo nazionalitatea kontuan hartu gabe.
2. Babes berezia jasotzeko eskubidea, fisikoki, mentalki eta sozialki osasuntsu eta libre haz daitezen.
3. Izen bat eta nazionalitate bat izateko eskubidea.
4. Elikadura, etxebizitza eta osasun-arreta egokia izateko eskubidea.
5. Urritu fisiko edo psikikoek hezkuntza eta arreta bereziak jasotzeko eskubidea.
6. Familiak eta gizarteak maitatua eta ulertua izateko eskubidea.
7. Doako hezkuntza baterako eskubidea. Ongi pasatzeko eta jolasteko eskubidea.
8. Arrisku-egoeratan arreta eta laguntza jasotzen lehenak izateko eskubidea.
9. Abandonatua eta lanean esplotatua ez izateko eskubidea.
10. Munduko pertsona guztien arteko elkartasuna, adiskidetasuna eta justizia sustatzen duen hezkuntza jasotzeko eskubidea.

jueves, 19 de noviembre de 2020

HAUR ETA NERABEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Gogoratu azaroaren 20an HAUR ETA NERABEEN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen dela! Egunarekin bat egiteko jar ezazue etxeetako balkoi edo leihoetan haurren eskubideen-kometatxoa!



OSTALARITZA ETXERA!

Etxera eramateko janaria prestatzen duten Andoaingo ostalarien zerrenda hemen aurkituko duzu!





DANTZA: THE BIG GAME (LOKKE-OLATZ DE ANDRES KONPAINAI)

Eguna: azaroak 20, ostirala

Ordua: 19:00

Lekua: Bastero Kulturgunea

The Big Game, Xake Bizidunen inspiraziotik abiatzen da benetazko gorputzekin xake koreografiko bat sortzeko. Gorputz askoren elkarbizitzan oinarritzen den pieza non koreografia espaziala, adostasuna eta desadostasuna eta mila eta bat mugimendu posibleen harmonizazioa eraikitzen den.




miércoles, 18 de noviembre de 2020

AZAROAK 25, INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNEKO EKIMENAK

ANTZERKIA: “BIRRITAN BORTXATUA”

Eguna: azaroak 19, osteguna

Ordua: 19:00

Lekua: Bastero Kulturgunea

Nagore bortxatu dute eta beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabakitzen du. Orduan hasten da Nagoreren bigarren amets gaiztoa.




GAZTE LOKALEKO 20. URTEMUGA!!!

Gazte Lokala ireki zenetik 20 urte pasa dira dagoeneko! Ospatzeko ekintza desberdinak antolatu ditugu. Animatu eta parte hartu!



sábado, 14 de noviembre de 2020

ANDOAINGO GAZTE BERRIAK ALDIZKARIA!

Hona hemen, Gazte Lokalak Gazte Informazio Bulegoarekin elkarlanean egiten dugun aldizkariaren AZAROKO alea!!!






jueves, 12 de noviembre de 2020

EUSKARALDIA: GAZTE LOKALA ETA GAZTE INFORMAZIO BULEGOA ARIGUNEAK GARA!

Euskeraz aritzeko guneak osatzen ditugu eta euskeraz lasai aritzeko aukera bermatuko dugu uneoro! 

Aurten euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 5era bitarte ospatuko da eta helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da.



Orain zuk aukeratu behar duzu! Ze izango zara ahobizi edo belarriprest? Lortu ezazu zure txapa!


Txapak jasotzeko aukera desberdinak dituzu! 
- Urrats inprimategia
- Zasa
- Aiurriko ataria
Oraindik garaiz zabiltza izena emateko! Eman ezazu Zasan eta jaso ezazu txapa!

miércoles, 11 de noviembre de 2020

AZAROAK 25, INDARKERIA MATXISTAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNEKO EKINTZAK

Azaroaren 12an burutuko da lehenengo ekintza, 19:00etan Bastero Kulturgunean:

- GORRIA IKUSKIZUNA: Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxeberrieta "La Pulga" flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa.


Hona hemen egitarau osoa!

sábado, 7 de noviembre de 2020

GAZTE LOKALA BERRIRO ZABALIK!!!

Andoaingo Gazte Lokalak berriro ateak ireki ditu. Hau hartu behar da kontutan:

- Ordu bateko txandak egingo dira.

- Txanda bakoitzean gehienez 13 gaztek sartzeko aukera izango dute. 

- Txanda hartzeko telefonoz egitea eskatzen da kanpoan jende asko elkartzea ekiditeko: 682025485 edo 943300746.

Segurtasun neurriak betetzen direla bermatuko da!

ODOLA EMATEKO AUKERA BERRI BAT!

COVID19k sortutako egoera dela eta, odol emate lanekin jarraitzea beharrezkoa da, Odol Bankuak ospitaleak hornitzeko beharrezkoak diren izakinak mantentzen jarrai dezan. 

Eguna: azaroak 10, asteartea

Ordua: 17:00 - 19:30

Lekua: La Salle Berrozpe Ikastetxea (sarbidea Erroitz kalea, Arestiko atea)

Asteartean goizeko 08:30etatik- 13:30etara hitzordua eska dezakezue 943007884 telefono zenbakira deituz.


miércoles, 4 de noviembre de 2020

18 ETA 30 URTE BITARTEKO GAZTEEI ETXEBIZITZA ALOKATZEKO LAGUNTZAK

 

Andoaingo Udalak 18 eta 30 urte bitarteko gazteei etxebizitza alokatzeko laguntzak eskatzeko epea azaroaren 6an amaituko da. Oraindik garaiz zabiltza!

Behar duzu informazioa HEMEN aurkituko duzu!



ANDOAINEN EROSIZ DESKONTUAK LORTUKO DITUZU!!!

   Batetik, abenduaren 15era bitarte Andoain txartelarekin erosten baduzu dirua aurrezteko aukera izango duzu!


    Bestetik, Euskadi Bono Dendak deskontu on bat eskeintzen dizu, 10 euro 30 euro baino gehiagoko erosketetarako.
Bono hauek saltoki hauetan lortu ditzazkezu: 
- Hamabi denda
- Ernaitza liburudenda
- Iturbe
- Zabala bitxitegia
- Le petit atelier
- Delgado liburudenda
- Ormendi kirolak
- Pottoko
- Xare oinetakoak
- Xixori belardenda