viernes, 14 de diciembre de 2018

GAZTE ASTEA!!!

Abenduaren 26tik 29ra ospatuko da GAZTE ASTEA. Ekintza desberdinetaz disfrutatzeko aukera izango duzu, hala nola, eskupilota, zunba eta antzerki tailerrak, Gazte Erronka...

Izena emateko epea ABENDUAREN 20an amaituko da.

Anima zaitez!!!




sábado, 8 de diciembre de 2018

ANDOAINGO GAZTE EKINTZEN ABENDUKO ESKUORRIA!

Hilero Andoaingo eragileak ekintza ugari antolatzen ditugu. Horregatik, herrian antolatzen diren gazte ekintzen eskuorria osatzen dugu Gazte Informazio Bulegotik. Hona hemen ABENDUKO eskuorria! 




miércoles, 28 de noviembre de 2018

ANDOAINGO GAZTE BERRIAK ALDIZKARIAREN ABENDUKO ALEA!!!

Hona hemen Gazte Lokalak, Gazte Informazio Bulegoarekin elkarlanean egiten dugun aldizkariaren ABENDUKO alea!









HIESAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
Abenduaren 1ean, HIESAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen denez, abenduaren 1etik 14ra zalantzak argitzeko INFORMAZIO GUNE bat prestatuko dugu Gazte Informazio Bulegoan. 

Zalantzarik baduzu... Zatoz eta galdetu!!!


viernes, 16 de noviembre de 2018

"GOMENDATZEN DIZUT..." ETA GAZTE ASTEKO KARTEL LEHIAKETEN IRABAZLEAK!!!


Gazte Asteko kartel lehiaketa:

10-12 urteko kategorian:
         1. Irati Rodríguez
         2. Oier Audikana

13-15 urteko kategorian:
         1.Hugo Sánchez
         2. Julen Callejón

“Gomendatzen dizut…” lehiaketa: 
         1. Paula Carrizo.

ZORIONAK GUZTIOI!!!

Gogoratu sari banaketa gaur, azaroak 16, 17:30ean izango dela!!!




sábado, 10 de noviembre de 2018

GAZTE LOKALAREN 18. URTEMUGA


  Orain dela 18 urte, azaroaren 17an hain zuzen ere, Andoaingo Gazte Lokala lehenengo aldiz ireki zen. Hau ospatzeko ekintza desberdinak antolatu ditugu:

  • Azaroak 16, ostirala: “Gomendatzen dizut…” eta Gazte Asteko Kartel lehiaketen sari banaketa.

  • Azaroak 17, larunbata: Txuri Urdin izotz jauregira irteera.

  • Azaroak 18; igandea: Urtemuga Jaia.




miércoles, 7 de noviembre de 2018

sábado, 20 de octubre de 2018

"GOMENDATZEN DIZUT..." LEHIAKETA

     Gazte Informazio Bulegotik “GOMENDATZEN DIZUT…” lehiaketa antolatu dugu 12 – 18 urte bitarteko gazteentzat.

Irteera bat egiten duzutenean edo oporretara joaten zareteneanean, lekuei buruzko informazio interesgarri askorekin etortzen zarete, informazio hau gurekin konpartitzea nahiko genuke gomendio moduan. 

Gomendatzeko bi arrazoi idatzi eta argazki bat itsatsi beharko dute. Gomendioak aurkezteko epea urriaren 26ean amaituko da.

 Gomendio guztien artean zozketa bat egingo da azaroaren 9an eta Gomendioen esposaketa azaroan zehar egingo da Gazte Lokalean.

 Saria Andoaingo denda desberdinetan erosketak egiteko 60 euroko bonoa izango da.

Gomendioak Gazte Informazio Bulegoan entregatu (Pio Baroja kalea 1, behea) edo posta elektronikoz (gazteinformazioa@andoain.eus) bidali behar dira.





HALLOWEEN GAZTE LOKALEAN!!!

Urtero bezala Halloween ospatuko dugu Gazte Lokalean eta ekintza hauek burutuko ditugu:

- Urriaren 24tik 31ra: DEKORAZIO TAILERRA

- Azaroak 1: FILM EMANALDIA + PALOMITAK

Anima zaitezte!!!







miércoles, 10 de octubre de 2018

SENDAVIVARA IRTEERA!!!!

Eguna: urriak 27, larunbata

Izena emateko azken eguna: urriak 21

Matrikula: 20 euro

ANIMA ZAITEZTE!!!







GUITAR HERO TXAPELKETA!!!
Bi saio egongo dira:
- Urriaren 19an, ostirala, ENTRENAMENDUAK.
- Urriaren 26an, ostirala, TXAPELKETA.
Anima zaitezte!!!



jueves, 4 de octubre de 2018

ANDOAINGO GAZTE EKINTZEN ESKUORRIA!!!!

Hilero Andoaingo eragileak ekintza ugari antolatzen ditugu. Horregatik, herrian antolatzen diren gazte ekintzen eskuorria osatzen dugu Gazte Informazio Bulegotik. Hona hemen URRIKO eskuorria! 



miércoles, 3 de octubre de 2018

sábado, 15 de septiembre de 2018

GAZTE! ZURE IRITZIA JAKIN NAHI DUGU!!!

Ikasturte berriarekin batera ekintza desberdinak antolatzen ari gara: irteerak, tailerrak... 

Guzti hau antolatzeko zuen iritzia jakin nahi dugu! Gustoko dituzuen ekintzak antolatu nahi ditugu! Anima zaitez eta eman ezazu zure iritzia!!!


sábado, 8 de septiembre de 2018

viernes, 7 de septiembre de 2018

GAZTE LOKALA BERRIRO MARTXAN!!!


Oporrak bukatu dira eta berriro ere martxan jarri gara. Gaurtik aurrera gure ordutegia hau izango da:

  • TOPAGUNEA: asteazkenetik igandera 17:00etatik 20:30era.
  • INFORMATIKA GELA: astazkenetik larunbatera 11:00etatik 13:00etara eta asteazkenetik ostiralera 17:00etatik 20:30era.
  • GAZTE INFORMAZIO BULEGOA: astazkenetik larunbatera 11:00etatik 13:00etara eta asteazkenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara.


ANDOAINGO GAZTE EKINTZEN IRAILEKO ESKUORRIA!!!

Hilero Andoaingo eragileak ekintza ugari antolatzen ditugu. Horregatik, herrian antolatzen diren gazte ekintzen eskuorria osatzen dugu Gazte Informazio Bulegotik. Hona hemen IRAILEKO eskuorria! 




viernes, 27 de julio de 2018

OPORRAK!!!

Oporrak direla eta Gazte Lokala eta Gazte Informazio Bulegoa itxita egongo dira abuztuan. Ondo pasa!!!


viernes, 20 de julio de 2018

"PIRATAS DEL CARIBE: LA VENGANZA DE SALAZAR" FILMAREN EMANALDIA

Eguraldi txarraren eraginez, filma hau Ondarreta ikastetxeko patioan proiektatuko da gaur, uztailak 20, 22:00etan.

Anima zaitezte!!!



jueves, 19 de julio de 2018

ABANTAILAK LORTZEKO TXARTELAK!!!

Gazte Informazio Bulegoan abantailak lortzeko txartel hauek tramitatzen dira:

- Aterpekide Txartela
- Nazioarteko Ikasle Txartela
- Irakasleen Nazioarteko Nortasun Txartela
- Nazioarteko Gazte Txartela

Txartel hauekin abantaila ugari lortuko dituzu: garraioan, ikuskizunetan... Hemen behar duzun informazioa aurkituko duzu!!!




viernes, 29 de junio de 2018

ANDOAINGO GAZTE EKINTZEN UZTAILEKO ESKUORRIA!!!

Hilero Andoaingo eragileak ekintza ugari antolatzen ditugu. Horregatik, herrian antolatzen diren gazte ekintzen eskuorria osatzen dugu Gazte Informazio Bulegotik. Hona hemen UZTAILEKO eskuorria! 





ZINEMA KALEAN!!!
Uztailean zehar hiru filma ikusteko aukera izango duzu Andoaingo leku desberdinetan. Anima zaitez!!!


miércoles, 27 de junio de 2018

ANDOAINGO GAZTE BERRIAK ALDIZKARIKO UZTAILEKO ALEA!!!

Hona hemen Gazte Lokalak, Gazte Informazio Bulegoarekin elkarlanean egiten dugun aldizkariaren uztaileko alea!






UDA GAZTEA!!!

Oraindik ez dakizu uztailean zer egin? Zatoz Gazte Lokalera ekintza ugari antolatu ditugu eta! 




Gure ordutegia hau da: asteartetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara.



jueves, 21 de junio de 2018

SAN JUAN JAIAK GAZTE LOKALAREN ESKUTIK!!!

Ekainaren 22an, arratsaldeko 17:30ean PING-PONG TXAPELKETA antolatu dugu Agustin Leitza plazan!!!

Anima zaitez!!! Sari desberdinak irabazteko aukera izango duzu!!!


jueves, 7 de junio de 2018

ANDOAINGO GAZTE EKINTZEN EKAINEKO ESKUORRIA!

Hilero Andoaingo eragileak ekintza ugari antolatzen ditugu. Horregatik, herrian antolatzen diren gazte ekintzen eskuorria osatzen dugu Gazte Informazio Bulegotik. Hona hemen EKAINEKO eskuorria! 



ANDOAINGO GAZTE BERRIAK ALDIZKARIKO EKAINEKO ALEA!

Hona hemen Gazte Lokalak, Gazte Informazio Bulegoarekin elkarlanean egiten dugun aldizkariaren ekaineko alea!