viernes, 1 de febrero de 2013

INAUTERIAK GAZTE LOKALEAN 2013


Jadanik oso gutxi falta da INAUTERIAK iristeko!!! Aurten ere, urtero bezala, hainbat ekimenez disfrutatzeko aukera izango duzu Gazte Lokalean:

- Otsailaren 7an, Ostegun Gizenean, 17:30ean, BELDURRAREN ETXEA ikusteko aukera izango duzu. Gazte Lokaleko dinamizatzaileek, kale hezitzaile eta gazte kuadrila desberdinekin elkarlanean antolatzen dute ekintza hau. Gazte Lokala eta Eguneko Zentroa inguru beldurgarri bihurtzen da. Beldurra pasatzeko aukera paregabea!!!

- Otsailaren 8an, ostiralean, berriz, 19:30etan, KARAOKEA egongo da Gazte Lokalean. Zein ondo abesten duzun erakusteko aukera izango duzu! Ondoren, kuadrilen arteko MOZORRO-AFARIA egongo da 20:30etan. Hori bai, mozorrotuta etorri beharko zara afarira noski!