domingo, 28 de febrero de 2021

EMAKUME GAZTE BIDAIARIA DIAPORAMA AMAIA ARMENDARIZEN ESKUTIK

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta ekintza berezi bat antolatu dugu Gazte Informazio Bulegotik: EMAKUME GAZTE BIDAIARIAK DIAPORAMA. Amaia Armendarizek Txilen bizitako esperientzia kontatuko digu MARTXOAREN 12an, 18:00etan BASTEROKO EKITALDI ARETOAN.
Hitzaldi interesgarri honetara joan nahi baduzu gonbidapena beharko duzu. Lortzeko bi modu izango dituzu:
- 682025485 telefono zenbakian
- gazteinformazioa@andoain.eus helbidean
Animatu!

ANDOAINGO GAZTE BERRIAK ALDIZKARIA!

Hona hemen, Gazte Lokalak Gazte Informazio Bulegoarekin elkarlanean egiten dugun aldizkariaren MARTXOKO alea!!!





viernes, 26 de febrero de 2021

GAZTE INFORMAZIO BULEGOKO BULETINA!

 Hona hemen aste honi dagokion buletina. Hurrengo astean Andoainen burutuko diren ekintzen egitarau bat da. Informazio hau erabilgarria izango zaizuela espero dugu!


miércoles, 24 de febrero de 2021

GOGORATU OSTIRALEAN AMAITZEN DELA LUDOTEKAKO LOGOA SORTZEKO LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO EPEA!!!


Animatu lehiaketa honetan parte hartzera! Oso erraza da: egin Andoaingo Ludotekaren logoa eta gaztelokala@andoain.eus helbidera bidali. Ostirala bitarte denbora daukazu!


sábado, 20 de febrero de 2021

IKASKETA AUKERAK!

Zer ikasi behar duzun erabaki behar duzu eta ez daukazu argi? Oraingo honetan, goi mailako zikloei buruzko informazioa emango dizuegu! Ea lagungarria zaizuen!

Hona HEMEN informazioa!



viernes, 19 de febrero de 2021

GAZTE INFORMAZIO BULEGOKO BULETINA!

Hona hemen aste honi dagokion buletina. Hurrengo astean Andoainen burutuko diren ekintzen egitarau bat da. Informazio hau erabilgarria izango zaizuela espero dugu!

miércoles, 17 de febrero de 2021

"HAMA BEADS" TAILERRA GAZTE LOKALEAN!

Ostiral honetarako, otsailak 19, tailer hau prestatu dugu! Ez ahaztu izena ematea: 682025485 edo gaztelokala@andoain.eus

Animatu eta parte hartu!




sábado, 13 de febrero de 2021

"GALDUTAKO MOMIA" ESCAPE ROOM GAZTE LOKALEAN!!!

Ekintza honek izan duen arrakasta ikusita, bi egunetan burutuko da, gaur eta bihar. 

Lortuko al duzue probak gainditzea eta ateratzea?

Ondo pasa inauteriak!



viernes, 12 de febrero de 2021

LUDOTEKAKO LOGOA SORTZEKO LEHIAKETA!

12- 18 urte badituzu lehiaketa honetan parte har dezakezu eta Andoaingo liburudendetan gastatzeko 50 euroko bonoa irabazi! 

Otsailaren 26ra bitarte denbora daukazu zuk egindako logoa gaztelokala@andoain.eus helbidera bidaltzeko!



GAZTE INFORMAZIO BULEGOKO ASTEROKO BULETINA!

Hona hemen aste honi dagokion buletina. Informazio hau erabilgarria izango zaizuela espero dugu!


jueves, 11 de febrero de 2021

GAUR HASTEN DIRA INAUTERIAK GAZTE LOKALEAN!

Gaur hasiera emango diogu INAUTERIEI lokalaren apainketarekin. Ostiralean, otsailak 12, KARAOKEA egingo dugu. Anima zaitez abestera! 

Azkenik, larunbaterako, otsailak 13, ESCAPE ROOM  bat prestatu dugu Gazte Lokalean. GALDUTAKO MOMIA du izenburua. Lortuko al duzu ateratzea?

Gogoratu ekintzetan parte hartzeko izena eman behar duzula: 

- 682025485 telefono zenbakian

- gaztelokala@andoain.eus posta elektronikora idatziz.

Animatu eta parte hartu!

sábado, 6 de febrero de 2021

"EN TOL SARMIENTO" TALDEAREN PRIMERAKO KONTZERTUA!

Atzo, emanaldi hau ikusteko aukera izan zuten sarrerak irabazi zituzten gazteek. Oso ondo pasa zutela esan digute eta argazki hauek bidali dizkigute! 




Mila esker Kultura Sailari emandako gonbidapenengatik!


viernes, 5 de febrero de 2021

jueves, 4 de febrero de 2021

INAUTERIAK GAZTE LOKALEAN!

Hauek dira INAUTERIAK ospatzeko antolatu ditugun ekintzak! 

Gogoratu izena eman behar duzula: 

- 682025485 telefono zenbakian

- gaztelokala@andoain.eus posta elektronikora idatziz.

Animatu eta parte hartu!

miércoles, 3 de febrero de 2021

"EN TOL SARMIENTO" TALDEAREN KONTZERTURA JOATEKO SARREREN IRABAZLEAK!

Hauek dira 2 sarrera bikoitz irabazi dituzten gazteak:

- Izaro Pontesta

- Maitane Etxeberria

- Amets Pérez

Zorionak guztiei eta disfrutatu kontzertuaz!

martes, 2 de febrero de 2021

ORAINDIK GARAIZ ZABILTZA "EN TOL SARMIENTO" IKUSTERA JOATEKO SARRERAK LORTZEKO!

Gazte Lokalean 3 sarrera bikoitz zozketatuko ditugu!

Eman ezazu izena! 


- 682025485 telefono zenbakian  

- gaztelokala@andoain.eus posta elektronikora idatziz.


Zozketa otsailaren 3an burutuko da.

Zorte on!