miércoles, 17 de abril de 2013

APIRILAK 17, EUROPAKO GAZTE INFORMAZIOAREN EGUNA

Apirilaren 17an, Europako Gazte Informazioaren Eguna ospatzen denez, Bulegoan aurkitu daitezkeen zerbitzuei buruzko informazio kanpaina burutu dugu. Hona hemen:


Motxian Eby mezu lehiaketa 2013

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuek elkarlanean martxan jarri dute 2013ko Motxian Eby mezu lehiaketa.

Aurtengo lehiaketan Oarsoaldeko eta Buruntzaldeko 12 eta 16 urte arteko gazteek har dezakete parte eta horretarako 140 karaktere inguruko mezu bat bidali beharko dute honako galderari erantzunez: mezu bat jaso duzu: “zmz atzokoa?” Zer erantzungo diozu?

Lehiaketan parte hartzeko honako bide hauek erabil daitezke:
  • SMSak eta WhatsApp-ak 608955602 zenbakira
  • E-postak motxianeby@gmail.com helbidera
  • Sare sozialen bidez:
    • Buruntzaldea Euskaraz Facebooken eta Twitterren
    • Oarsoarrak Facebook eta Twitterren
    • Motxian Eby Tuentin
Parte-hartzaileek mezuaren aurretik herria jarri beharra dute. Izan ere, eskualde bakoitzean irabazle bat eta bost finalista izango dira. Parte hartzeko epea apirilaren 21ean amaituko da.

Eskualde bakoitzeko irabazleak 200 euroko erosketa txartela jasoko du eskualdeko dendetan gastatzeko. Horrez gain, 60 euroko beste bosna erosketa txartel banatuko dira eskualde bakoitzean.

Sari banaketa ekitaldia maiatzaren 2an izango da 19:00etan Perurena auzoan, bi eskualdeek bat egiten duten lekuan.

Ikusi hemen promoziorako bideoa.


jueves, 11 de abril de 2013

FORU ALDUNDIKO GAZTE OPORRALDIAK. ANDOAINEN IZENA EMAN!

Adin tartea: 14 eta 17 urte artean

Epea: apirilaren 12tik 21era

Lekua: Gazte Informazio Bulegoa (Pio Baroja 1, behea)

Ordutegia:
- Asteazkenetik larunbatera: 11:00 - 13:00
- Asteazkenetik ostiralera: 17:00 - 20:00

Telefonoa: 943593911

Informazio gehiago HEMEN!


UDABERRI GAZTEA GAZTE LOKALEAN

Hona hemen antolatu ditugun ekintzak:

Apirilak 3, asteazkena, 17:00etan:
- "GOMA EVA" TAILERRA

Apirilak 4, osteguna, 17:00etan:
- PLAY TXAPELKETA

Apirilak 5, ostirala:
- ZINEMARA IRTEERA (6 euro)

Apirilak 6, larunbata, 17:00etan:
- ZUMO ETA BATIDO TAILERRA