miércoles, 21 de enero de 2015

INAUTERIAK 2015 GAZTE LOKALEAN

Jadanik oso gutxi falta da INAUTERIAK iristeko!!! Aurten ere, urtero bezala, hainbat ekimenez disfrutatzeko aukera izango duzu Gazte Lokalean:

- Otsailaren 12an, Ostegun Gizenean, 17:30ean, BELDURRAREN ETXEA ikusteko aukera izango duzu. Gazte Lokaleko dinamizatzaileek, kale hezitzaile eta gazte kuadrila desberdinekin elkarlanean antolatzen dute ekintza hau. Gazte Lokala eta Gizarte Zerbitzuetako Egoitza inguru beldurgarri bihurtzen da. 10 urtetik gorako haur eta gazteei zuzendurik dago. Beldurra pasatzeko aukera paregabea!!!

- Otsailaren 13an, ostiralean, berriz, 17:30etatik aurrera, "IRABAZTEKO BAKARRA" gaitasun lehiaketa eta askari berezia egongo da kuadrila guztientzat Gazte Lokalean.  Hori bai, mozorrotuta etorri beharko zara noski!



MUGAZ MUSIKA TALDEAREN EMANALDIA + AFARI MERIENDA

Eguna: otsailak 6, ostirala

Ordua: 18:30

Lekua: Gazte Lokala

Mugaz taldea Udal Musika Eskolako 12-14 urte bitarteko gazteek osatzen dute.


GAZTE ASTEA 2014

Aurtengoan ere Gazte Lokalak, kale hezitzaileekin batera, ekintza desberdinak antolatu ditu Gabonetako oporretarako: kirol ekintzak (futbola, saskibaloia...), tailer desberdinak (postre tailerra, antzerki tailerra...) eta txapelketak (ping-pong, futbolina, kartak...).


Hona HEMEN egitaraua!!! Nahiz eta egitarauan ez agertu, abenduaren 29an postre tailerra dago 17:00etan.