Hona hemen aste honi dagokion buletina. Informazioa erabilgarria izango zaizuela espero dugu!
sábado, 19 de diciembre de 2020
viernes, 18 de diciembre de 2020
LORTU "NOGEN" TALDEAREN KONTZERTURA JOATEKO SARRERAK!!!
Gazte Lokalean 5 sarrera bikoitz zozketatuko ditugu! 12-18 urte badituzu eman ezazu izena! Bi modutara egin dezakezu: 682025485 telefono zenbakian edo gaztelokala@andoain.eus posta elektronikora idatziz. Zozketa abenduaren 29an burutuko da.
Animatu eta parte hartu! Zorte on!
jueves, 17 de diciembre de 2020
EZ GALDU ASTEBURU HONETARAKO ANTOLATU DITUGUN TAILERRAK!!!
Abenduaren 19 eta 20ean antolatu ditugun tailerretan izena emateko aukera duzu! Diseinatzen duzun txapa egiteko eta produktu desberdinak nahi dituzun bezala kustomizatzeko aukera izango duzu.
Animatu eta eman izena!
miércoles, 16 de diciembre de 2020
GABONETAN EZ ZAITEZ ETXEAN GERATU!!!
Abenduaren 26tik 30era 12-18 urte bitarteko gazteei zuzendurik dauden ekintza desberdinak antolatu ditugu:
- Wii pantaila erraldoian
- Zetak taldearen kontzertua
- Escape room
- Gabonetako oparien tailerra
- Txuri Urdin izotz jauregira irteera
Anima zaitez eta eman ezazu izena: 682025485!
sábado, 12 de diciembre de 2020
viernes, 11 de diciembre de 2020
ANDOAINGO GAZTE BERRIAK ALDIZKARIA!
Hona hemen, Gazte Lokalak Gazte Informazio Bulegoarekin elkarlanean egiten dugun aldizkariaren ABENDUKO alea!!!
jueves, 10 de diciembre de 2020
LITERATURA SOLASALDIA: PELLO LIZARRALDE IDAZLEAREN "ELUR BUSTIA" LIBURUA
Eguna: urtarrilak 14, astelehena
Ordua: 19:00
Lekua: Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoa. Idazlea bertan izango da.
Izena emateko: Udal liburutegian bertan, 943300615 telefonora deituz edo liburutegia@andoain.eus helbide elektronikora idatziz
miércoles, 9 de diciembre de 2020
IRAKURKETA TXOKOA!!!
Irakurketa txokoa martxan jarri dugu! Liburu interesgarri batzuk baditugu, gerturatu eta galdetu lasai hauengatik. Hilabete honetan, maskulinitateta,harremanak eta feminismoa landuko ditugu.
viernes, 4 de diciembre de 2020
GAZTE UP: IV. ENPLEGUA ETA GAZTERIA JARDUNALDIA
Landuko den gaia: ETA ORAIN... ZER GERTATUKO DA GAZTEEN LAN ETORKIZUNAREKIN?
Nori zuzenduta: batxilergoko, Lanbide Heziketako eta unibertsitateetako ikasleei
Eguna: abenduak 9, asteazkena
Ordua: 9:00
ZOOM bidez egingo da jardunaldia:
https://us02web.zoom.us/j/3174521842?pwd=d0JvRm9sMmxuTTZmd0lGTkMvNjBKdz09
Bileraren IDa: 317 452 1842
Sartzeko kodea: 123456
Animatu eta parte hartu!
jueves, 3 de diciembre de 2020
SARIAK LORTU ANDOAINEN EROSIZ!
Gabonak gainean ditugu eta Salkinek (Andoaingo Merkatal eta ostalarien elkarteak) eskerrak eman nahi dizkie babesa eman dieten Andoaindarrei.
Horregatik, abenduaren 1etik 20ra Salkineko denda eta tabernetan erosiz, sari hauen zozketan sartuko zara:
- 500€ko sari 1
- 200€ko 5 sari
- 100€ko 10 sari
Zorte on!
martes, 1 de diciembre de 2020
ABENDUAK 1, HIESAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
Gaur, abenduak 1, HIES-AREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA ospatzen da. Hori dela eta, gaixotasun honi buruzko informazio gune bat ezarriko da Gazte Lokalean abenduaren 2tik 12ra bitarte.