viernes, 11 de diciembre de 2015

TRATU ON EKIMENA!

Andoaingo Kale Hezitzaileak eta Gazte Lokalak elkarlanean eta Andoaingo Udalaren laguntzarekin, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNEAN antolaturiko jaiaren ERREPORTAIA ikusteko aukera izango duzu Andoaingo Zine eta Bideo Eskolaren eskutik. 





ABENDUAK 1, HIESAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Gazte Informazio Bulegoak HIESari buruzko informazio kanpaina bat burutuko du, kartelak banatuko direlarik ikastetxeetan eta herrian zehar.

Honetaz gain, abenduaren 1etik 11ra HIESari buruzko informazio gune bat egongo da Gazte Informazio Bulegoan eta lazo gorriak banatuko dira. 



TRATU ON EKIMENA

Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna denez, Gazte Lokaleko eta Kale Heziketa
programako arduradunek elkarlanean azaroan zehar hainbat ekintza antolatu dituzte, sexismoa prebenitzeko eta tratu
onak sustatzeko.

TRATU ON lelopean, azaroaren 26ean, JAIALDI bat antolatu dute Zumea plazan, 17:30etan, ekintza ezberdinak burutuko direlarik (txarra egiten badu Gazte Lokalean):
- Selfie-lehiaketaren panela
- Photo-call morea.
- Txapa tailerraren gunea
- Globo moreen gunea
- Mosaiko erraldoia.
- Flash-mob.
- Batukada feminista.

AUTODEFENTSA IKASTAROA: azaroren 27an, ostirala, Gazte Lokalean, 19:00etan. Ismael Mateoren eskutik. 




sábado, 31 de octubre de 2015

GAZTE LOKALEKO 15. URTEMUGA

Gazte Lokala iriki zela 15 urte beteko dira azaroaren 17an. Horregatik, ekintza desberdinak antolatu dituzte:

- Azaroak 13, ostirala, TALO TAILERRA 17:30etan

- Azaroak 14, larunbata, TXURI URDINERA IRTEERA
- Azaroak 15, igandea, MERENDOLA 17:30etan



ZATOZ ANDOAINGO TXIRRINDULARI ESKOLA EZAGUTZERA!!!

Hitzaldia: Ander Amonarriz  eta Dani eta Alexey Fursenko txirrindularien eskutik. Xabi Perez zuzendaria ere bertan izango da.

Eguna: azaroak 5, osteguna

Ordua: 17:45

Lekua: Gazte Lokala 




HALLOWEEN 2015 GAZTE LOKALEAN

Honako ekintza hauek antolatu ditugu:

Urriak 31, larunbata:
- "LOS OTROS" BELDURREZKO FILMAREN PROIEKZIOA. 17:30etik aurrera.
- Ondoren, MERENDOLA. 




jueves, 8 de octubre de 2015

SENDA VIVARA IRTEERA

Antolatzailea: Gazte Lokala

Eguna: urriak 17, larunbata

Prezioa: 20 euro

Izena emateko epea: urriak 11, igandea
Informazio gehiago:
- Tfnoa: 943300746
- E-posta: andoain@gaztelokala.com