sábado, 11 de abril de 2015

FORU ALDUNDIKO GAZTE OPORRALDIAK. ANDOAINEN IZENA EMAN!

Adin tartea: 14 eta 17 urte artean

Epea: apirilaren 13tik 21era
Lekua: Gazte Informazio Bulegoa (Pio Baroja 1, behea)
Ordutegia:
- Asteazkenetik larunbatera: 11:00 - 13:00
- Asteazkenetik ostiralera: 17:00 - 20:00

Telefonoa: 943593911

Informazio gehiago HEMEN!




ASTE SANTUAK GAZTE LOKALEAN

Apirilaren 8tik 11ra programa berezia antolatu du Gazte Lokalak:
- Pelukeria tailerra
- Pizza tailerra
- Wii eta Play Station bideojolasak
- Paintball irteera (izena emateko azken eguna: martxoak 29)


Hona HEMEN informazio gehiago!



jueves, 5 de marzo de 2015

MARTXOAK 8, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA, GAZTE LOKALEAN

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, Gazte Informazio Bulegotik ekintza desberdinak antolatu ditugu:

- TXAPA TAILERRA: emakumearen berdintasunari buruzko irudiak, esaldiak... hartuaz txapak egingo ditugu martxoaren 6an arratsaldeko 17:30ean Gazte Lokalean.


- LEHIAKETA: bost froga desberdinez osaturik dago lehiaketa hau: arrakasta duten emakumeak identifikatu, lanbideak asmatu, tabu, galderak eta marrazketa. Lehiaketa hau martxoaren 13an burutuko da arratsaldeko 17:30ean.

- ERAKUSKETA: emakume ospatsuen erakusketa burutuko da martxoan zehar. Garrantzi handia emango zaie aurten, pausoz pauso ekitaldian omenduko diren Andoaingo emakumeei.



miércoles, 21 de enero de 2015

INAUTERIAK 2015 GAZTE LOKALEAN

Jadanik oso gutxi falta da INAUTERIAK iristeko!!! Aurten ere, urtero bezala, hainbat ekimenez disfrutatzeko aukera izango duzu Gazte Lokalean:

- Otsailaren 12an, Ostegun Gizenean, 17:30ean, BELDURRAREN ETXEA ikusteko aukera izango duzu. Gazte Lokaleko dinamizatzaileek, kale hezitzaile eta gazte kuadrila desberdinekin elkarlanean antolatzen dute ekintza hau. Gazte Lokala eta Gizarte Zerbitzuetako Egoitza inguru beldurgarri bihurtzen da. 10 urtetik gorako haur eta gazteei zuzendurik dago. Beldurra pasatzeko aukera paregabea!!!

- Otsailaren 13an, ostiralean, berriz, 17:30etatik aurrera, "IRABAZTEKO BAKARRA" gaitasun lehiaketa eta askari berezia egongo da kuadrila guztientzat Gazte Lokalean.  Hori bai, mozorrotuta etorri beharko zara noski!



MUGAZ MUSIKA TALDEAREN EMANALDIA + AFARI MERIENDA

Eguna: otsailak 6, ostirala

Ordua: 18:30

Lekua: Gazte Lokala

Mugaz taldea Udal Musika Eskolako 12-14 urte bitarteko gazteek osatzen dute.


GAZTE ASTEA 2014

Aurtengoan ere Gazte Lokalak, kale hezitzaileekin batera, ekintza desberdinak antolatu ditu Gabonetako oporretarako: kirol ekintzak (futbola, saskibaloia...), tailer desberdinak (postre tailerra, antzerki tailerra...) eta txapelketak (ping-pong, futbolina, kartak...).


Hona HEMEN egitaraua!!! Nahiz eta egitarauan ez agertu, abenduaren 29an postre tailerra dago 17:00etan.



viernes, 14 de noviembre de 2014

GAZTE LOKALEKO 14. URTEMUGA

Gazte Lokala iriki zela 14 urte beteko dira azaroaren 17an. Horregatik, ekintza desberdinak antolatu dituzte:

- Azaroak 14, ostirala, SARI BANAKETAK: "Gomendatzen dizut..." eta Gazte Asteko Kartel Lehiaketa.
- Azaroak 15, larunbata, IRRISARRILAND ABENTURA PARKERA irteera. Izena emateko epea: azaroak 7.
- Azaroak 16, igandea, MERENDOLA Gazte Lokalean.