viernes, 23 de octubre de 2020

KIROL INSTALAZIOEN ETA PROGRAMEN ERABILERARI BURUZKO NEURRI BERRIAK

COVID-19ren egoera epidemiologikoa dela eta hauek dira hartu diren neurri berriak:

-Instalazioen gehieneko edukiera % 50era jaistea.

-Jarduera fisikoko eta kiroletako udal sailak antolatutako jarduera guztiak bertan behera uztea, hasiera batean urriaren 23tik azaroaren 5era bitartean.

-Allurralde kiroldegiko eta Arrate pilotalekuko gimnasioak berrantolatzea, eta uneoro maskara erabiltzea, salbu eta bizikletak, eliptikak, korrika egiteko zintak eta arraunetakoak erabiltzen direnean.

-Buruntzaldeko ibilbideen  eguna bertan behera uztea.



 

GAZTE LOKALA ITXITA

COVID19aren egoera epidemiologikoa dela eta Andoaingo Udalak neurri berriak hartu behar izan ditu. Neurri horien artean aurkitzen da Gazte Lokala istea. Hori bai! On line lana egiten jarraituko dugu!

Hona HEMEN Udalak hartu dituen neurriak!






 


EUSKARALDIA: GAZTE LOKALA ETA GAZTE INFORMAZIO BULEGOA ARIGUNEAK GARA!

Euskeraz aritzeko guneak osatzen ditugu eta euskeraz lasai aritzeko aukera bermatuko dugu uneoro! 

Aurten euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 5era bitarte ospatuko da eta helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da.

Orain zure esku dago! Izan zaitez ahobizi edo belarriprest!

Izena emateko modu desberdinak dituzu:

- Ikastetxeetan

- Kale Nagusiko bulegoan

- www.euskaraldia.eus webgunean

Anima zaitez eta parte har ezazu!



miércoles, 21 de octubre de 2020

ORAINDIK GARAIZ ZABILTZA BATUKADA FEMINISTA IKASTAROAN IZENA EMATEKO!

Egunak: azaroren 2an hasita, astelehenetan (bi astetik behin) 

Ordua: 19:00 - 21:00

Lekua: Gazte Lokala (Pio Baroja 1)

Izena emateko: 943399830 / berdintasuna@andoain.eus

Oharra: zaintza zerbitzua egongo da (aurrez eskatuta)

viernes, 16 de octubre de 2020

GAZTE INFORMAZIO BULEGOKO ASTEROKO BULETINA!

Hona hemen aste honi dagokion buletina. Informazioa erabilgarria izango zaizuela espero dugu!



ORAINDIK DESKONTU BONOAK LORTU DITZAZKEZU! 35 EURO ORDAINDU ETA 50 GASTATU!

Antolatzailea: Salkin, Andoaingo Merkatarien eta Ostalarien Elkartea

Ordutegia:

- Urriak 19, astelehena 10:00 - 12:00 eta arratsaldean 17:00 - 19:00.

- Urriak 20, asteartea 10:00 - 12:00.

Lekua: Salkinen bulegoa (Agustin Leitza 11)

Ez geratu zure bonoa gabe!