viernes, 11 de octubre de 2019

GOMENDATZEN DIZUT... LEHIAKETA

     Gazte Informazio Bulegotik “GOMENDATZEN DIZUT…” lehiaketa antolatu dugu 12 – 18 urte bitarteko gazteentzat.

Irteera bat egiten duzutenean edo oporretara joaten zareteneanean, lekuei buruzko informazio interesgarri askorekin etortzen zarete, informazio hau gurekin konpartitzea nahiko genuke gomendio moduan. 

Gomendatzeko bi arrazoi idatzi eta argazki bat itsatsi beharko duzue. Gomendioak aurkezteko epea urriaren 25ean amaituko da.

 Gomendio guztien artean zozketa bat egingo da azaroaren 8an eta Gomendioen esposaketa azaroan zehar egingo da Gazte Lokalean.

 Saria Andoaingo denda desberdinetan erosketak egiteko 70 euroko bonoa izango da.

Gomendioak Gazte Informazio Bulegoan entregatu (Pio Baroja kalea 1, behea) edo posta elektronikoz (gazteinformazioa@andoain.eus) bidali behar dira.




No hay comentarios:

Publicar un comentario